Fitok Madrilen emongo dau urteko azken kontzertua

Bizkaie! 2010-12-29 14:48   Musikea

Fito Cabrales musikari eta abeslari bilbotarra buru dauen Fito y Fitipaldis taldeak bihar amaituko dau Antes de que cuente diez izeneko diskoa aurkezteko azken hileotan egin dauen birea, Madrilen emongo dauen kontzertuagaz.

Taldeak 2009ko zemendian ekin eutson bireari, Santanderren, eta ordutik hona, 73 kontzertu emon ditu, danetara 550.000 ikusle batuz. Ganera, taldeak udako oporraldia aprobetxau eban bi kontzertu berezi emoteko: Londresen abuztuaren 17an eta Shanghaiko Expo 2010ean abuztuaren 22an.

Adolfo 'Fito' Cabrales (ahotsa eta gitarra), Carlos Raya (gitarra eta koruak), Javier Alzola (saxofoia), Joserra Semperena (organoa eta teklatuak), Daniel Griffin (bateria) eta Alejandro 'Boli' Climent (baxua) dira Fito y Fitipaldis osotzen daben musikariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu