Jaurlaritzeak eta Eudelek 2010-2011 ikasturterako udal euskaltegien finantzazino-akordioa sinatu dabe

Bizkaie! 2010-12-30 11:26   Euskerea berbagai

Akordioaren helburu nagusia da udal euskaltegi bakotxean dagoan euskerazko eskolen 'eskari errealari' erantzuten saiatzea. Horrek dakar, alde batetik, aldez aurretik neurririk ez jartea udal euskaltegi bakotxaren finantzazinorako, eta bestetik, finantzazino publikoaren eraginkortasuna bermatzea, euskaltegi bakotxeko giza baliabideak eskari errealera egokitzeko ahalegina eginez.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) 2010-2011 ikasturterako udal euskaltegien finantzazinoa hitzartzeko akordioa sinatu dabe. Kultura Sailak udal euskaltegiak laguntzeko 'ahalegin handia' egin dau. Holan, 2010-2011 ikasturterako diru-laguntzinotan %12,5eko beherapena aurreikusten bazan be, beherapen hori %1,96koa baino ez da izango, 'Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren esfortzuari eta erakunde ezberdinen arteko elkarlanari esker'.

Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek sinatu daben akordioaren helburu nagusia da udal euskaltegi bakotxean dagoan euskerazko eskolen 'eskari errealari' erantzuten saiatzea. Horrek dakar, alde batetik, aldez aurretik neurririk ez jartea udal euskaltegi bakotxaren finantzazinorako, eta bestetik, finantzazino publikoaren eraginkortasuna bermatzea, euskaltegi bakotxeko giza baliabideak eskari errealera egokitzeko ahalegina eginez.

Adostutako erispideen arabera, ikasturte honetan udal euskaltegiek bermatuta izango ditue eskolak emoteko baldintzak eta, beraz, uritarrek eskolak jasotekoak be bai.

Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak euskaltegiek egiten daben 'lan itzela' goraipatu dau. 'Euskereari bultzadea emoteko euskaltegiek egiten daben lana ezinbestekoa eta goraipatzeko modukoa da. Eskerrak, orduan, egunero-egunero euskaltegietan buru-belarri lanean dabizen guztioi. Krisi ekonomikoak eragindako testuingurua ez da erraza, eta ahalegin izugarria egin dogu euskaltegiei ahal izan dogun gitxiena eragiteko', adierazo dau.

Helburu hori beteteko, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak eta HABEk euskerazko eskolen giza-baliabideen soldata gordinen eta antxinatasunen kostua ordainduko dabe, aldez aurreko neurririk aplikau barik. Finantzazino hori HABEren deialdiaren bitartez gauzatuko da. Ganera, udal euskaltegietan dituen matrikula-sarrerakaitik apliketan dan kenketea kendu egingo dau.

Eudelek, bere aldetik, udalek euren udal euskaltegietako baliabideak euskera-eskolen eskari arautu errealera egokitu dagiezan bultzatuko dau, horretarako egon daitekezan aukera desbardinak erabiliz.

Beste neurriak

Akordioaren sinaketan beste zenbait neurri eta ekimen be adostu dira. Besteak beste, eta HABEren sorrera legean jasota ez badago be, Eudelek ordezkari bat izango dau aurrerantzean HABEren Zuzendaritza Batzordean.

Horrezaz gan, ikas-materialei jagokenez hiru egitasmo jarriko dira martxan. Batetik, BOGA programa eguneratuko da; bestetik, autoikaskuntzarako planteamentugaz, sarean, doban eta tutorizazino barik, 60-80 orduko moduluak egingo dira arlo profesional zehatzei zuzenduak; azkenik, testu-liburu bat egingo da euskerazko lehen mailen irakaskuntzeari zuzenduta.

Hitzarmenagaz, Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek 2009ko garagarrilaren 17an hartutako erabagiak berretsi ditue. Gaur adostutako erispideak 2010-2011 ikasturtean egongo dira indarrean.

Diru-baliabideei jagokenez, ikasturteko lehen hiru hilabeteei jagoken ordainketa zuzenean egin jake euskaltegiei; barriz, ganerantzeko hilabeteei jagokena deialdi bidez egingo da 2011. urteko lehen hilabeteetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu