Aurtengo erantzun bikainaren ostean, Cinegourland udaberrian bueltauko da Getxora
2010-12-30 14:05 BarriakOhiko esparruko zein Interneteko 110tik gora hedabidek, eguneko batez besteko entzule kopurua 37 miloetik gora lagunena dabela, emon eben pasa dan urriko IV. Cinegourland Zine eta Gastronomiaren Jaialdiaren barri.
Ohiko esparruko zein Interneteko 110tik gora hedabidek, eguneko batez besteko entzule kopurua 37 miloetik gora lagunena dabela, emon eben pasa dan urriko IV. Cinegourland Zine eta Gastronomiaren Jaialdiaren barri. Izan be, Jaialdiari buruzko aitamenak egin ziran Estaduko telebista, irrati eta egunkari nagusienetan, baita beste herrialde batzuetakoan be (tartean, lehenengo aldiz, Errusiako Grantour-Europe bidaia eta aisiaren gaineko webgunea), Komunikazino zinegotzi Josu Loroñoren eretxiz 'Getxo leku askotan ezagutzera emoteko helburua erabat lortuz'. Kontuak kontu, 2011an barriro egingo dala aurreratu dau baina udagoienetik udabarrira aldatuko dala azpimarratuz.
PressClipping
Cinegourland 2010 lehiaketeak, publizidadearen aldetik, 332.905 euroko balioa sortu du, 'erreferentzia ekonomiko garrantzitsua' -aitatu dau Loroñok- 'jaialdi hau Udalak herritik kanpo bere irudia zabaltzeko dauen plataformarik nagusienetakoa dala esatea ahalbidetzen deuskuna'. Igaz baino gehiago emon da jarduera honen barri gure herrialdetik kanpoko hedabideetan, aitamenak estaduko zein nazinoarteko hedabide askotan jaso diralarik. Gogoratu gastronomia dala kalidadezko turismoa deitutakoaren eragile nagusietako bat.
2011ko edizinoa
2011ko ekitaldia preparetan hasita dagoz honezkero eta bertan aurten abiatutako ekimenak bultzatuko ditue, besteak beste, El secreto de sus Txokos lehiaketea eta eskola-umeei zuzendutako zine-foruma. Horreekaz batera, beste berri batzuk sartuko dira, partaidetzea zein elikatze-heziketea sustatzeko helburuagaz. Txokoen gaineko txapelketeak harrera ona izan eban bai elkarte eta sozietateen (herriko txokoen % 90ak hartu eban parte) zein txapelketea ikustera hurreratu ziranen partetik. Antolatzaileak aztertzen tdabilz xapelketea, lekuari jagokonez, txandakakoa izatea, eta, beraz, 2011n Algortan egingo da. Gainera, txokoen txapelketa primerako elikagaien gourmet expo batez osotuko da.
Hitzaldi eta erakustaldiei jagokenez, leku barriak aztertzen dabilz, Imanol Landa buru dauen Udalak abiatutako herriaren eraldatze prozesuaren harira sortutako ekipamendu eta esparru barriek horretarako aukerea emoten dabelako. Ikasleak jomuga izango dituen ekintza barriak izango dira, osasunerako hain garrantzitsua dan elikadura zuzena sustatzeko asmoaz.
Azkenik, Zineko Pintxoak lehiaketan parte hartuko daben taberna eta jatetxeak sustatzeko euskarri barriak sortuko dira.
Cinegourland jaialdiak, Getxoko Udalaren beraren inbertsinoaz gan, Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko turismoa sustatzeko kanpainen harira emondako diru-laguntzinoa be jasoten dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!