Jose Luis Lizundia saritu dabe Abadiñon 'herriagazko inplikazinoagaitik'

Bizkaie! 2010-12-22 16:22   sariak-autortzak

Aurten lehenengo aldiz emon dira sari honeek, eta bost izan dira sarituak: Lizundiagaz batera, Andeka Gorrotxategi tenorra, Javier Elorriaga txirrindularia, Angel Alvarez El Campurriano eskultorea eta Abadiño sokatira taldea.

José Luis Lizundia euskaltzain eta Euskaltzaindiko diruzainak 2010eko Abadiño Sarietako bat jaso eban pasa dan abenduaren 17an Abadiñoko (Bizkaia) Kultur Etxean egindako ekitaldian, Akademiako iturriek jakinarazo dabenez.

Aurten lehenengo aldiz emon dira sari honeek, eta bost izan dira sarituak: Lizundiagaz batera, Andeka Gorrotxategi tenorra, Javier Elorriaga txirrindularia, Angel Alvarez El Campurriano eskultorea eta Abadiño sokatira taldea.

Sariak antolatzen dituan Abadiñoko Udalaren esanetan, guztiek 'herriagazko inplikazino handia erakutsi dabe, eta gazteentzako eredugarri diran balioak zabaldu ditue'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu