Unescok euskerea galtzeko arriskuan dagoala azpimarratu dau
2010-12-22 14:39 Euskerea berbagaiErakundeak hizkuntza gitxituak babesteko beharra aitatu dau, eta aholku hau emon dau hizkuntzen desagertzeari aurre egiteko: 'Berbadunek berba egiteko eta seme-alabei erakusten jarraitzeko baldintzak sortu behar dira. Horretarako, hizkuntza gitxituak babestuko dituan estadu politikak behar dira, eta ama-hizkuntzan erakustea bermatuko daben hezkuntza sistemak ezarri'.
Unescok munduan arriskuan dagozan hizkuntzen atlas barritua kaleratu dau. Interneten ikusgai dago (www.unesco.org), eta 28 euroan eros daiteke liburua. Atlasa egiten dauen hirugarren aldia da, beste bi atlasak 1996an eta 2001ean kaleratu baitzituan Unescok. Azterlana mundu osoko 30 hizkuntzalarik egin dabe eta, ale hau kaleratzeagaz batera, Unescok jakinarazo dau aztertzen dabizala ze lotura egon daiteken munduaren bioaniztasun linguistikoaren eta biologikoaren artean.
Beste bi atlasetan legez, euskerea arriskuan dagozan hizkuntzen artean zerrendatu dabe hizkuntzalariek. Berez, bost arrisku maila ezarri ditue, eta euskereari arriskurik txikiena emon deutse. Baina, salbuespen bategaz: Ipar Euskal Herriko egoera.
Aitagarria da katalana eta galiziera kendu dituela arriskuan dagozan hizkuntzen zerrendatik. Danetara, 2.473 hizkuntzako atlasa osotu dabe, hareetako 229 desagertuta, 1950. urtetik.
Desagertzeko arriskuan dagozan hizkuntzak mundu osoan badagoz be, hiru eskualde honeetan dago hizkuntza gehien galtzeko arriskua: Melanesian, Saharaz hegoaldeko Afrikan eta Hego Amerikan. Hain zuzen be, hiru leku horreetan dago munduko aniztasun lingustikorik handiena.
Unescok hizkuntza gitxituak babesteko beharra aitatu dau, eta aholku hau emon dau hizkuntzen desagertzeari aurre egiteko: 'Berbadunek berba egiteko eta seme-alabei erakusten jarraitzeko baldintzak sortu behar dira. Horretarako, hizkuntza gitxituak babestuko dituan estadu politikak behar dira, eta ama-hizkuntzan erakustea bermatuko daben hezkuntza sistemak ezarri'.
Zergaitik desagertzen dira hizkuntzak? Unescoren erantzuna: 'Hizkuntza bat galtzen da haren hiztunak hilten direnean, eta hizkuntza erabilteari ixten deutsienean, oro har zabalduago dagoan eta hiztun komunidade indartsuagoa dauen hizkuntza bategaz ordezkatzen dalako'.
Faktoreak
Unescoren arabera, bederatzi faktore hartu behar dira kontuan hizkuntza baten osasuna erabakitzerako orduan.
•Transmisinoa. Hizkuntzaren transmisinoa belaunaldi batetik bestera.
• Berbadun kopurua. Zenbat berbadun dituan hizkuntza batek.
• Portzentajea. Komunidade baten populazino osoan hizkuntza batean berba egiten dabenek osotzen daben batez besteko pertsonen kopurua.
• Ikasmaterialak. Hizkuntza bat ikasteko eta irakasteko dagozan materialak eta herritarrek hareek eskuratzeko daben erraztasuna.
• Teknologia barriak. Teknologia barrietan eta komunikabideetan hizkuntzeak dauen presentzia.
• Hizkuntz politika. Hizkuntz politiken garrantzia; gobernuek eta administrazinoek hizkuntzeagazko daben jarrerea eta erabilerea. Ofizialtasuna.
• Erabilerea. Hizkuntzearen erabilerea eremu publiko eta pribadu desbardinetan.
• Berbadunen jarrera. Berbadunak hizkuntzeagazko dauen jarrerea.
• Dokumentazinoa. Hizkuntza batean dagoan agiri kopurua eta hareen kalidadea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!