Olentzeroren inguruko musikala Donostiako Kursaalera ailegauko da

Bizkaie! 2010-12-29 14:17   Musikea

Olentzero & Co! euskerazko musikala Donostiako Kursaaleko Auditoriumera ailegauko da bihar, abenduak 30, arratsaldeko 17:00etan. Lehenengo euskal musikal handia ikusteko sarrerak 9 eta 12 euroan dagoz salgai.

Olentzero & Co! euskerazko musikala Donostiako Kursaaleko Auditoriumera ailegauko da bihar, abenduak 30, arratsaldeko 17:00etan. Lehenengo euskal musikal handia ikusteko sarrerak 9 eta 12 euroan dagoz salgai.

Ikuskizunak Peruren istorioa kontetan dau. Peru triste bizi da bere gurasoak istripu batean hil ziranetik; horregaitik, aurten Olentzerori egingo deutson eskaerea opari oso berezia izango da: zoriontasuna. Baina bere amaorde maltzurrak Peruk idatzitako gutuna apurtu egingo dau. Orduan, Peruk, Olentzeroren bila joatea erabagiten dau. Bidean, bere helburua lortzen laguntzen saiatuko diren euskal mitologiako hainbat pertsonaia topauko ditu: iratxoak, laminak, Anbotoko Mari eta Mari Domingi, besteak beste.

Olentzero & Co! ez da ohiko musikala izango, gabon-kanta tradizionalak pop, rock, techno, dance eta tango erritmoakaz buztartzen baitira. Danetara, 150 profesional egongo dira agertokian, ikuskizunean 200 lagun baino gehiagok parte hartu arren, aktore, abeslari, abesbatzako partaide, jantzari, akrobata, tramoiari, tekniko eta bestelakoen artean.

Oihan Vegaren zuzendaritzapean, eta Oier Arevalillo rol nagusian, Olentzero & Co! Kursaalera ailegauko da Arrasaten eta Eibarren arrakastea lortu ondoren. Arrasaten, berbarako, bi saioetan sarrerak agortu ondoren, hirugarren saioa eskaini eben eta horretan be sarrera guztiak saldu ziran.

Bergarako Orfeoia, Bergarako Musika Eskola, Aritzeta Abesbatza, Biraka jantza taldea eta Hontza Produkzinoak taldeek parte hartzen daben familia osoarentzako musikala da Olentzero & Co!.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu