Zuzenbide Kanonikoaren Kodea euskeraz kaleratu dau Idatz argitaletxeak
2010-12-28 16:24 Euskerea berbagaiKode hori 1983an atara eban, latinez, Joan Pablo II.ak, Vatikanoko II. Kontzilio Ekumenikoaren ildoari jarraituz. Berehala emon ziran argitara hainbat hizkuntzetako bertsinoak, baina orain arte ez egoan euskerazkorik. Zuzenean latinetik euskeratu dau Sebastian Uria Donostiako Eleizbarrutiko Bikario Judizialak.
Donostiako Eleizbarrutiko Idatz argitaletxeak Zuzenbide Kanonikoaren Kodea kaleratu dau latinez eta euskeraz. Erritu latindarreko Eleiza Katoliko osorako oinarrizko arautegia topauko dau irakurleak bertan, mundu zabaleko mila miloe kristinau-fededunei jagokena, beraz, argitaletxeko arduradunek jakinarazo dabenez. Kode hori 1983an atara eban, latinez, Joan Pablo II.ak, Vatikanoko II. Kontzilio Ekumenikoaren ildoari jarraituz. Berehala emon ziran argitara hainbat hizkuntzetako bertsinoak, baina orain arte ez egoan euskerazkorik. Zuzenean latinetik euskeratu dau Sebastian Uria Donostiako Eleizbarrutiko Bikario Judizialak; lan honi, bere esanetan, 1996. urtean ekin eutson.
Liburu mardula bezain dotorea da, eta Kodea osotzen daben 1752 kanonez gan baditu osogarriak, besteak beste, hitzaurreak, aurkibide analitikoa eta adiztegia. Lexikoaz eta sintaxiaz ahalegin berezia egin dauela dino itzultzaileak, testuaren zehaztasuna bilatzeko eta esanahien nahasketea ebitetako. Era berean, latinezko testuaren ezaugarriei eutsiz nabardurarik galdu barik egin dauela itzulpena jakinarazo dau Uriak.
Aurkibide orokorrean ikus daitekeenez, zazpi liburutan banatuak dira 1752 kanonak, Eleizaren esparru guztiak, era zabalean nahiz murritzagoan, hizpide ditualarik Kodeak.
Arau orokorren ondoren (I. liburua), Jainkoaren herria izeneko liburuan (II.a), adibidez, kristinau-fededunen betebeharrak eta eskubideak azaltzen dira, bai laikoenak, bai klerikoenak zein erlijiosoenak, eta Eleizaren agintaritza gorenarenak ez eze, Eleiza partikularren nondik norakoak be jorratzen dira.
Elizearen irakasteko zeregina izenburukoa da III. liburua, bertan hitzaren ministerioa, misino-ekintza, hezkuntza katolikoa eta liburuak be aitatzen diralarik. IV. liburuak Sakramentuak xehetzen ditu, ezkontzari aparteko arreta jarrita. Eleizearen ondasun materialak be arautuak dira (V. liburua), delituek eta zigorrek badabe euren lekua (VI. liburua: Zehapenak Eleizan). VII. Liburuak Prozesuak jorratzen ditu, besteak beste, ezkontzazko prozesuak eta prozesu penalak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!