Koro Navarroren Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean Algortan
2010-12-28 11:13 jardunaldiakSolasaldiak Literatura Unibertsala bildumea sustatzea dau helburu: izen hori dauen proiektuaren 20. urteurrena dala eta, sustapen lanetan dabil EIZIE, 20 urte horreetan munduko literaturearen alerik bikainenak euskeratzen egin dan ahalegina gizarteratu guran.
San Silvestre bezperan, hilaren 30ean, eguenean, Koro Navarrok Literatura Unibertsala bildumako Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean liburuaren aurkezpen ekitaldi berezi bat gidatuko dau. Saioa Getxoko (Algorta) Villamonte Kultur Etxearen lehenengo aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean hasita, eta itzultzaileaz gan, Xabi Paya bertsolari eta itzultzaileak be parte hartuko dau; dana bi musikarik lagunduta, Mireia Otzerinjauregik eta Sorkunde Idigorasek hain zuzen be; ekitaldi berezi honetarako aukeratutako kantu ezagunak tartekatuko ditue.
Ekitaldia EIZIE alkarteak, Getxoko Udalak eta Getxoko Irakurzaleen Txokoak alkarlanean antolatu dabe; saioan literaturea, itzulpen literarioa, itzultzaile literarioaren lana eta bestelakoak izango ditu berbagai Navarro and.ak. Horretarako, oinarri izango ditu Carverren laneko zenbait testu-pasarte. Solasaldiaz gan, musikaz gozau eta itzultzaileagaz berba egiteko aukerea izango da. Saioa erabat edegia izango da eta inguruko irakurzale eta herritar guztiei luzatzen jake konbita.
Solasaldiak Literatura Unibertsala bildumea sustatzea dau helburu: izen hori dauen proiektuaren 20. urteurrena dala eta, sustapen lanetan dabil EIZIE, 20 urte horreetan munduko literaturearen alerik bikainenak euskeratzen egin dan ahalegina gizarteratu guran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!