Getxoko Egizu euskera alkarteak Sendi eta Berbalaguna egitasmoak jarriko ditu martxan
2009-10-16 15:37 Euskerea berbagaiZemenditik aurrera, gurasoek euskerea erabiltea eta familia euskerazko jardueren inguruan alkartzea helburu dauen Sendi egitasmoak hainbat tailer antolatu ditu eta, hile horretan baita, Berbalaguna egitasmoari esker euskeraz berba egiteko aukerea izango dabe mintzapraktika landu gura dabenek.
MuGAgabe ekimenak bost antzerki talde eta bost artista dakarz
2009-10-16 11:39 KultureaIII. Mugagabe. Arte guztiak, guztientzat ekimenaren helburua Bizkaiko antzerki taldeen lana babestea, bultzatzea eta zabaltzea da.
Betagarrik urriaren 29an kaleratuko dau disko barria
2009-10-16 11:19 Musikea'Bizitzari txistuka' izenburupean, Betagarrik 14 kanta batu ditu lan barrian, eta honezkero taldearen myspace gunean aurrerapen bat entzun daiteke.
Operea zein zarzuelea abestu gura dozu Arriaga Antzokian?
2009-10-15 18:09 Musikea2010eko urtarrilaren 16an, Bilboko Arriaga Antzokian zarzuelea eta operea izango dira gai nagusiak, eta genero horreetako obrak kantau gura dituen edonork abesteko aukerea izango dau antzokiko eszenatokian.
Mintzakide euskerearen erabilerea sustatzeko programea abiarazoko dabe Bilboko Udalak eta Ulibarri euskaltegiak
2009-10-15 15:54 Euskerea berbagaiNobedade moduan, Mintzakide programearen bigarren edizinoak urte bateko iraupena izango dau. Halan da be, lehen edizinoaren egitureari eutsiko jako, eta bikoteek hamar astean zehar ordubeteko zitak izateko konpromisoa hartu behar dabe eta programea amaitu arte, hau da, 2010eko urrira arte, konpromiso hori barrituz joan.
'Denboraren naufrago' izeneko diskoa kaleratu dau Xabi Aburruzaga trikitilariak
2009-10-15 15:25 MusikeaBizkaiko Trikitxa lanaren helburuari jarraipena emon guran, hau da, trikiti doinuak modernizau guran, hamabi piezaz osotutako lanean, trikitixeaz gan, hainbat musika-tresna dagoz entzungai: 'alde batetik, folk musikearen mundutik datozan instrumentuak entzungo doguz, mandolina, albokea, txalapartea...; bestetik, estandarragoak diran tresnak be erabili doguz: gitarrea, bajua, pianoa, bateria...'.
Urdaibaiko Biosfera Erreserbearen gaineko erakusketa ibiltaria Loiuko aireportura heldu da
2009-10-15 15:00'Urdaibai Bizigai – Urdaibai Fuente de Vida' izeneko erakusketea ikusgai dago Loiuko aireportuko bidaiarien eremuan, urriaren 30era arte. Erakusketa honegaz Urdaibaiko eskualdearen balio natural, sozio-ekonomiko eta kulturala goratu eta herritar guztiei erakutsi nahi jake.
'Gatazka arteko artea' Nazinoarteko IV. Topaketak Gernikan
2009-10-15 12:37 jardunaldiakGernikako Artea eta Bakearen Nazinoarteko IV. Topaketak gaur, hilak 15 hasi eta datorren domekan, urriaren 18an amaituko dira.
Teknopolis telebista-saioa saritu dabe Europan
2009-10-15 11:19Elhuyar Fundazinoak produziduten dauen Teknopolis saioak zientzia-dibulgazinoaren Europako telebista-programa onenaren saria jaso dau, European Science Foundationek (www.esf.org) antolatu dauen European Media Awards 2009 sariketearen barruan.
'Orotariko Euskal Hiztegia' Sareratuz amaitu ditu Euskaltzaindiak 90. urteurrenaren ekitaldiak
2009-10-15 10:51 Euskerea berbagaiOrotariko Euskal Hiztegiak euskerearen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea dau helburu. 1987an argitaratu zan paperean lehen liburukia eta 2005ean 16.a eta azkena. Euskaltzaindiak bere webgunean eskaintzen dauena hiztegiaren oinarrizko bertsino elektronikoa da eta Creative Commons lizentziapean banatzen da.
'Gure ohiturak berreskuratuz', Euskal Jaia Areatzan urriaren 17an
2009-10-14 18:00Areatzan, datorren urriaren 17an, zapatuan, eta goizeko 11:00etatik aurrera, orain dala gitxira arte, bizirik iraun daben ohiturak, ogibideak, eta jantziak berreskuratuko ditue, jai giroan eta auzotarren parte-hartzea abiapuntu harturik.
Kirmen Uribek Espainiako Narratiba Saria jaso dau
2009-10-14 14:55 sariak-autortzakBilbao-New York-Bilbao liburuagaitik emon deutse saria. Estaduan ofiziala dan hizkuntza batean idatzitako lanik onena dala eretxita emon deutso Espainiako Kultura Ministerioak 20.000 euroko sari hau.
Gose taldearen bideoklip barria eskuko telefonora deskargetako aukerea eskainiko dau Irrika aldizkariak
2009-10-14 14:45Irrika aldizkariaren bosgarren zenbakiak Gose taldeko Ines Osinagari eginiko alkarrizketa bat be dakar, beste elkarrizketa, artikulu, albiste eta bitxikeria askoren artean. Gosek esklusiban eskaini deutso bideo hori aldizkariari.
Harkaitz Canok eta Juan Kruz Igerabidek euskerearen aberastasuna erakutsiko dabe Munichen
2009-10-14 12:53 Euskaldunak munduanEuskal literaturearen ganeko jardunaldiak antolatu ditu Municheko Cervantes Institutuak. Antolatutako ekitaldien artean, Harkaitz Cano eta Juan Kruz Igerabide idazleak hizkuntza pluraltasunaren inguruan berba egingo dabe.
Joxerra Garziak jasoko dau 2009ko Abbadia Saria
2009-10-14 11:13 sariak-autortzakJoxerra Garzia kazetari, idazle eta unibersidade-irakasleak jasoko dau 2009ko Abbadia Saria. Urtero, euskerearen normalizazinoaren, eta batez be, erabilerearen alde lanean jarduten daben personaren edo alkarteren bati emoten deutso Gipuzkoako Foru Aldundiak sari hau. Domina bat eta 12.100 euro jasoko ditu Garziak.
Udal euskaltegiak finantzietako sistema barria onartu dau Eusko Jaurlaritzeak
2009-10-14 10:54 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Udal Euskaltegiek edo euren menpeko entidadeek (udal titularidadea daben euskaltegi publikoek) 2009-2010 ikasturterako diru-laguntzinoak jasoteko bete beharreko baldintzak arautzen dituan agindua onartu dau bart.
BGC+i barrikuntzeari buruzko nazinoarteko biltzarra egingo da zemendiaren 11n Bilboko Euskalduna Jauregian
2009-10-14 10:37Google, Sony eta Igarle enpresetako ordezkariak eta Tom Kelley edo Inma Shara lako hizlariak izango dira zemendiaren 11n Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dan Business Global Conference+i (BGC+i) Nazinoarteko Biltzarraren zazpigarren edizinoan, SPRI erakundeko iturriek iragarri dabenez.
We Are Standard espainiar artista onena MTV Europe sarietan
2009-10-13 18:55 MusikeaMTVren ikusleek euskal taldea aukeratu dabe Fangoriaren, Nena Daconteren eta Russian Reden aurretik Europako Artista Onena sarian Estaduko ordezkari izateko. Getxotarrek 21 arerio izango ditue prozesuaren azken txanpan. Erabagia zemendiaren 5ean ezagutuko dogu, egun horretan izango baita sari-banaketa ekitaldia Berlinen.
'Bilbo Hiria' Pop Rock Lehiaketako 21. edizinoa eguen honetan hasiko da
2009-10-13 18:35 Musikea'Bilbo Hiria' Pop Rock Lehiaketako 21. edizinoko kontzertuak eguen honetan hasiko dira Bilborock aretoan, 20:00etan Idealipsticks, The Killministers eta Norman taldeen saioakaz.











Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...