Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak eta Itsasplanet Alkarteak Euskal Kostaldeko Itsas Turismoaren Azokea sortuko dabe

Bizkaie! 2011-01-10 13:48   Kulturea

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa Fundazinoak eta Itsasplanet Alkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dabe Bilbon Itsasaldia Euskal Itsasoen Jaialdia egiteko eta, horren barruan, Euskal Kostaldeko Itsas Turismoaren I. Azokea antolatzeko. Itsasplanet irabazi asmorik bako alkartea da, eta euskal eta munduko itsas kultureagaz loturiko balioak defendidutea eta sustatzea da bere helburua.

Erakunde biek prentsa ohar batean adierazo dabe akordioak Itsasgela alkartearen laguntzinoa daukala. Itsasgela 'Mater' ontziaren jaubea da; 'Mater' ontzi-museo bihurtu dan euskal atun-ontzi zaharra da, eta horregaz euskal kostaldea zeharkatu gura dabe ekimena sustatzeko.

Lankidetza hitzarmenari esker, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa Itsasaldia Euskal Itsasoen Jaialdiaren programearen egitasmoen egoitza izango da. Ganera, ekimen horregaz, museoa 'gure itsasoen ikerketeagaz eta zabalkuntzeagaz loturiko proiektuak alkartzeko egoitza legez sendotu da'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu