Azken agurra jaso dau bart Juan Orbegozo Alkorta pandero-jotzaileak
2011-01-11 10:33 MusikeaJuan Orbegozo Alkorta, Alegiko Juan ezizenez ezagutu izan dan pandero-jotzailea, hil egin da 82 urtegaz, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteko iturriek jakinarazo dabenez.
Juan Orbegozo Alkorta, Alegiko Juan ezizenez ezagutu izan dan pandero-jotzailea, hil egin da 82 urtegaz, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteko iturriek jakinarazo dabenez.
1928an jaio zan Juan Orbegozo; Azpeitiko Endaizpe baserrian egin zituan bere lehen urteak eta ondoren, Alegiara joan zan bizitera.
Trikitixearen munduan bere alea jarri dau Alegiko Juan-ek. Izen handiko trikitilarien lagun fidela izan da. Auntxa osaba-ilobakaz hasi zan lehenengo eta ondoren, Laja eta Eleuterio Tapiagaz be ibili zan erromeriaz erromeria panderoa astintzen.
Euskal Herriko trikitixearen munduan bere arrastoa itxi dau Alegiko Juan-ek, eta azken agurra bart arratsaldeko 19:00etan emon jakon, Alegiako San Joan Bataiatzailearen parrokian. Goian Bego.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!