'Zigortzaileak' abenturazko filma urtarrilaren 5ean ailegauko da EAEko zinema-aretoetara
2011-01-03 11:30 BarriakIruñean estreinaldia aurreratu egin da eta honezkero bertako aretoetan dago ikusgai, filmaren arduradunek jakinarazo dabenez. Euskeraz egina, umeak protagonistak dirala Euskal Herrian egin dan lehenengo pelikulea da. Jose Maria Larak eta Alokatuk etxeak produzidu dabe Arantza Ibarrak idatzitako filma, eta zuzendari lanetan Ibarra bera ibili da.
Umeei zuzendutako Zigortzaileak abenturazko filma urtarrilaren 5ean ailegauko da Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako zinema-aretoetara. Iruñean estreinaldia aurreratu da eta honezkero bertako aretoetan dago ikusgai, filmaren arduradunek jakinarazo dabenez.
Euskeraz egina, umeak protagonistak dirala Euskal Herrian egin dan lehenengo pelikulea da. Jose Maria Larak eta Alokatuk etxeak produzidu dabe Arantza Ibarra ondarrutarrak idatzitako filma, eta zuzendari lanetan Ibarra bera ibili da, Alfonso Arandiaren laguntzinoagaz.
Zigortzaileak pelikuleak hainbat ikasleren abenturak kontetan ditu; ikastetxeko ume menperatzaile batzuen tratu txarrak sufriduteaz kokoteraino, hareei eskarmentua emoteko talde sekretu bat sortzea erabagiko dabe hiru lagunek.
Super heroien filmak oinarri hartuta, pelikuleak bullying-aren gaia jorratzen dau, beti be umorea eta entretenimentua erabilita. Filmeko rol nagusiak zineman debuta egiten dauen neska eta mutil gazte talde batek beteten ditu. Hain zuzen be, Bizkaiko leku askotan zein Ipar Euskal Herrian casting prozesua egin zan horretarako, eta probatara 1.200dik gora ume aurkeztu ziran.
Filmeko protagonistak Amaia Aberasturi, Nikola Zalduegi, Andoni Delavigne-Robles, Estibaliz Sarasola, Martin Gandiaga, Pello Madariaga eta Asier Vegas umeak dira. Horreekaz batera, Anne Igartiburu, Carlos Sobera, Loli Astoreka, Gurutze Beitia, Alfonso Torregrosa eta Rafael Amargo jantzaria agertzen dira, nagusien artean.
Filmazinoa 2009ko udan egin zan. Portugaleteko Zunzunegui Institutuan filmau ziran sekuentzia gehienak, eta Santurtzin, Getxon eta Berangon beste guztiak. EiTBren parte-hartzea eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoa izan ditu pelikuleak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!