Australia
2009-01-16 14:26 Zinema kritikakEz dago esan beharrik Australia maitasun sutsu baten istorioa dana; filmaren kartelari begiratu bat emon eta segiduan dakigu bi protagonista nagusiak alkarregaz maiteminduko dirana.
Ordenagailu bat erosten daben lagunen % 60k baino gehiagok ez daki zein dan bermealdia
2009-01-16 14:14Ordenagailua da produktu nagusietako bat Euskadin produktu elektronikoen saltokietan egindako erosketetan. Zehatz esateko, euskal etxeetan % 51tan ordenagailu barria erosi dabe azken urteetan. Dana dala, nabarmentzekoa da ordenagailu bat erosi ebenen arteko % 60k baino gehiagok ez ekiala zein zan ordenagailuaren bermealdia.
Bilboko Euskalduna Jauregia handituko dabe
2009-01-16 13:50Hasierako proiektua egin eban Federico Soriano arkitektoak berak proposatu dau ekimen barria. Urmaelaren alboan, beheko sarrera parean kanpoaldean dagoan espazioa aprobetxauko da, biltzarretarako erakusketa gunea handitzeko. Danetara, 16 miloe euro baino gehiago gastauko ditue.
Zientzia Gastronomikoen lehen Unibersidadea sortuko dabe Donostian 2011n
2009-01-16 13:18 Jan edanakDonostiak Zientzia Gastronomikoen lehen Unibersidadea hartuko dau 2011. urtean, mota honetako lehen zentroa Espainiako Estaduan eta bigarrena Europa osoan.
Imanol Muruak irabazi dau Tene Mujika bekako saria
2009-01-16 11:57 sariak-autortzakImanol Murua Uria kazetari zarauztarrak irabazi dau Tene Mujika bekako saria, 'Loiolako hegiak' izeneko proiektuagaz. Holan erabagi eban aho batez Lorea Agirrek, Elixabete Garmendiak eta Pruden Garziak osoturiko epaimahaiak, deialdira aurkeztu ziran bost lanen artean.
Kulturearen Euskal Plana kultura politikearen eragile bilakatu da
2009-01-16 11:052004-2008ko Planaren epealdian, Kulturearen Euskal Behatokia, Kulturearen Euskal Batzordearen egitura operatiboa eta Etxepare Euskal Institutua sortu dira. Onartzeke geratzen da Arteen eta Kultur Industrien Euskal Institutua. Edozelan be, Planean aurreikusita egozan ekintzen % 85 bete dira.
'Sweeney Todd, Fleet kaleko deabru-bizargina' antzezlana itsuentzat egokituko dabe Arriagan
2009-01-16 10:10 KultureaAreto bilbotarrak eta ONCEk sinaturiko lankidetza-akordioari esker, gaur, urtarrilak 17, ikusteko urritasuna daben pertsonek 'Sweeney Todd' ikuskizunaz gozau ahal izango dabe AUDESEC audiodeskribapen-sistemeari esker.
AnHitz, euskeraz berba egiten dauen zientzia-aditu birtuala aurkeztu dabe Donostian
2009-01-15 17:20 Euskerea berbagaiItziar Nogeras Elhuyar Fundazinoko zuzendari nagusiak azaldu dauenez, 'AnHitz proiektuaren helburua da personak eta gailuak alkarregaz komuniketako behar diran euskerazko hizkuntza-teknologiak ikertzea eta garatzea'
Bilboko Udalak Kultura 18 txartela lortzeko 600 bat eskaera jaso ditu
2009-01-15 13:422009an zehar 18 urte beteten dituenentzako (2.500 inguru) zuzendurik dagoan txartela da eta musika, zinema, dantza edo antzerki ikuskizunetara doban sartzeko aukerea emongo dau.
Olerti aldizkaria sortu eban Santi Onaindiak orain 50 urte
2009-01-15 11:49Karmel aldizkariaren gehigarri moduan argitaratu eban Santi Onaindiak (Amoroto, 1909 - Euba, 1996) Olerti aldizkariaren lehen zenbakia 1959ko urtarrilean Zornotzako Larrean, oso-osorik poesiari emona.
Pakea Bizkaia datorren zapatuan helduko da etxera
2009-01-15 11:06 Euskaldunak munduanVendée Globen (Munduari bira belaz bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzinorik barik) parte hartu ondoren, Unai Basurko Getxora hurreratzen ari da apurka-apurka, eta datorren zapatuan, urtarrilaren 17an helduko da.
Laja trikitilariak diskoa atarako dau Mikel bikotekide barriagaz
2009-01-15 10:44 MusikeaLaja eta Mikelen bigarren diskoak, Non zuztarra, han adarra, zezeilaren amaieran edo martiaren hasieran ikusiko dau argia. Lajaren bikotea izandako Ramon Zubizarreta Landakanda pandero-jotzaileak kolaboratzaile moduan parte hartzen dau lan barrian.
Auguste Rodin eskultorearen zazpi lan ikusgai Bilboko Kale Nagusian
2009-01-15 10:43 KultureaLa Caixak Bilboko Udalagaz batera sustatu dau 'Auguste Rodin Bilbon' izeneko erakusketea, 'Artea kalean' ekimenaren barruan antolatua. Helburua bakarra da, 'artista handien sorkuntza lanak jenteagana hurreratzea'.
EHUko doktore-tesi batek Pedro Salinas poetearen narratibearen garrantzia aldarrikatu dau
2009-01-15 10:09 KultureaPedro Salinasek (Madril, 1891 - Boston, AEB, 1951) hainbat genero landu zituan, besteak beste, antzerkia, literatura-kritikea eta poesia. EHUn aurkeztutako tesiak Salinasen lan guztiak aztertu ditu autorearen lan narratibo osoa ikertu ahal izateko.
Aimar Olaizola pelotariak zabaldu dau txotx sasoia Astigarragan
2009-01-14 17:03 'Hau da Astigarragako aurtengo sagardo berria' esanez zabaldu dau ia 13 miloe litro sagardao egin diran aurtengo denporaldia pelotari nafarrakGipuzkoako sagardotegien arduradunak eta Astigarragako udaletxeko ordezkariak 2008ko uztako ezaugarriak aurkezteko prentsaurrekoan adierazo dabe azkeneko hiru hamarkadetako sagar uztarik onena izan dala aurtengoa Euskal Herrian; eguzkia neurrian eta tenperatura erregularra izan dalako.
Zinebiklubek Bilboko azken jaialdian aurkeztutako film onenak eskainiko ditu
2009-01-14 14:04 BarriakUrtarrilaren 15etik apirilaren 2ra bitartean, danetara, 64 film eskainiko ditue, horreetako bederatzi 50. Zinebin (Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia) saritutakoak.
UNED Bergara Fundazinoak 'Pentsamendua XXI' proiektua garatuko dau Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoari esker
2009-01-14 13:17UNED Bergara Fundazinoak partaidetzarako metodologia diseinauko dau, koordinazino eta partaidetzako mekanismo formalak tarteko. Bestalde, lan-programaren diseinu orokor bat egingo dau, urteka mugaturik.
Claudio Palomo Kimika Organikoko katedradunak lortu dau 2008ko Euskadi Ikerketa Saria
2009-01-14 11:20Epaimahaiaren ustez, Palomo irakasleak 'oso ekarpen garrantzitsuak egin ditu sintesi organikoan eta metodologia barriak garatzeko laguntzino nabarmena emon dau, karbono-karbono loturak sortzeko, baita zenbait arlo terapeutikotan molekula bioaktiboak sortzeko be'.
Bilboko Kafe Antzokiak Udalaren isuna neurribakoa dala adierazo dau
2009-01-14 10:26Bilboko Kafe Antzokiko arduradunek onartu egin dabe Udalak ikuskapena egin eban egunean bikoiztu egin ebela baimendutako edukiera baina ziurtatu dabe bezeroen seguridadea bermatuta egoala, eta ez zala ezelako arriskurik egon.
Simon Bolivarrek 1801ean eta 1802an Euskal Herrian egindako egonaldiak ikertzeko bekarako deialdia egin da
2009-01-13 18:05Ziortza-Bolibar udalerri bizkaitarrean dagoan Simon Bolivar Museoak ikerketa-beka baterako deialdia egin dau, askatzaile venezuelarrak 1801 eta 1802 artean Euskal Herrian egin zituan egonaldiak ikertzeko.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...