Coldplay taldeak BBK Live jaialdian joko dau garagarrilaren 7an
2011-01-14 10:49 MusikeaColdplay talde britainiarra BBK Live jaialdian izango da aurten. Antolatzaileek prentsaurrekoan jakinarazo dabenez, Chris Martinek, Jon Bucklandek, Guy Berrymanek eta Will Championek osotutako taldea garagarrilaren 7tik 9ra bitartean Bilbon egingo dan musika jaialdi ezagun horretan izango da.
Coldplay talde britainiarra BBK Live jaialdian izango da aurten. Antolatzaileek prentsaurrekoan jakinarazo dabenez, Chris Martinek, Jon Bucklandek, Guy Berrymanek eta Will Championek osotutako taldea garagarrilaren 7tik 9ra bitartean Bilbon egingo dan musika jaialdi ezagun horretan izango da.
Bonu berezia urtarrilaren 25era arte
Bilbao BBK Live jaialdirako bonu bereziaren eskaintzari urtarrilaren 25era arte eutsiko jako (90€ + banaketa gastuak). Aurrekoetan legez, beherapenak lor daitekez BBK 26 txartel gorriaren bidez erosi ezkero.
Bonu berezi hau Eusko Jaurlaritzearen Kultura Bonua erabiliz be eros daiteke (15€ko beherapena eskaintzen dauena) urtarrilaren 20ra arte hurrengo tokietan:
- Vitoria-Gasteiz (ASIAC bulegoa, Administrador de Servicios de Información y Atención al Contribuyente, Eduardo Dato, 11- Bajo 01005 Vitoria-Gasteiz, Tfnoa: 945 161 160).
- Bilbo (Azkena Bilbao: Ibañez de Bilbao, 26 48001 Bilbo, Tfnoa.: 94 424 0890).
- Irun (Bloody Mary, Cipriano Larrañaga, 9 20.302 Irun, Tfnoa.: 943 61 43 60).
Coldplay
1996an sortu zan Coldplay taldea eta hiru urte geroago (2000. urtean) kaleratu eban Parachutes diskoa. 2002an, A rush of blood lana atara, eta sekulako arrakastea lortu eban. Garai haretan kontzertu bira handiak egiten hasi ziran eta pop musikearen erreferente nagusietako bat izatera ailegau ziran. 2005ean X&Y diskoa kaleratu eben eta horrek kalidadea eta heldutasuna emon eutsozan taldeari. Azkenik, estudioko azken lana izan zana (Viva la Vida or Death and All His Friends) kaleratzeko Brian Eno produtorearengana jo eben eta disko horregaz arrakasta ikaragarria lortu eben mundu mailan. Momentu honetan estudioko bosgarren diskoa preparetan dabiz eta oraingoan be Brian Enoren esku geratuko dira produzino-lanak.
Danetara, berrogeta hamar miloe disko saldu ditu azken urteetan Coldplayk eta munduko talde ospetsuenetako bat izatera ailegau da. Clocks, In my place, Fix you eta Viva la vida kantak, besteak beste, jarraitzaileek inoiz ahaztuko ez dituen abesti bihurtu dira.
Bide horretan, Bilbon Chris Martinen taldeak eskainiko dauen kontzertua oso berezia izango da. Lehenengo aldia izango da talde honek Bizkaiko uriburuan joten dauena eta, momentuz, estaduan eskainiko daben zuzeneko bakarra izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!