Bob Marley reggae musikearen mitoaren jaiotzearen urteurrena ospatuko dabe Bilbon eta Iruñean

Bizkaie! 2011-01-17 14:42   Musikea

Mundu osoko hainbat uritan egiten dan proiektu oso baten barruan Marley omentzeko egiten diran ospakizunak antolatzen dira. Uri nabarmenenak Los Angeles, Buenos Aires, Paris, Londres, Kingston edota New Yorken izaten dira. Ganera, 2011. urtean 30 beteten dira Bob Marley hil zanetik, musikeak eta zaleek reggaea mundu osoan ospetsu egin eban artista ahaztu ez arren.

Bob Marley reggae musikearen mitoaren jaiotzearen urteurrena zezeilaren 6an dala eta, mundu osoan jaiak antolatzen hasi dira Bob Marley Day izenburupean, eta oraingoan Bilbon eta Iruñean be ospatuko dabe urtemugea.

Mundu osoko hainbat uritan egiten dan proiektu oso baten barruan Marley omentzeko egiten diran ospakizunak antolatzen dira. Uri nabarmenenak Los Angeles, Buenos Aires, Paris, Londres, Kingston edota New Yorken izaten dira. Ganera, 2011. urtean 30 beteten dira Bob Marley hil zanetik, musikeak eta zaleek reggaea mundu osoan ospetsu egin eban artista ahaztu ez arren.

Bilbon zezeilaren 4an izango da ospakizuna, Kafe Antzokian, Jahsta Reggae Band eta La Tribu Selektahs taldeen kontzertuakaz. Ganera, Novato & Mad Muasel & Manny Lion & Chete be ariko dira, dancehall musika eskainiz.

Iruñeak hurrengo egunean gogoratuko dau Bob Marley, zezeilaren 5ean, Movie aretoan (lehen Artsaia zana), Jahsta Reggae Band, La Tribu Selektahs eta Jarel Babel-en emonaldiakaz.

Robert Nesta Marley (Nine Miles, Saint Ann, Jamaika, 1945eko zezeilak 6 - Miami, AEB, 1981eko maiatzak 11), Bob Marley izenagaz ezaguna, musikari eta konpositore jamaikar ospetsuena izan zan eta oraindino be bada. The Wailin' Wailers (1964-1974) eta Bob Marley & The Wailers (1974-1981) ska, rocksteady eta reggae taldeen abeslari, konpositore eta gitarristea izan zan.

Oraindino be reggae musikaren interpretetzaile ezagun eta errespetagarriena da, Jamaikako musikea zein mobimentu Rastafaria mundu mailan zabaltzeagaitik.

Bere arrakasta nagusien artean dagoz I Shot the Sheriff, No Woman No Cry, Exodus, Could You Be Loved, Stir It Up, Jamming, Redemption Song, One Love, Three Little Birds, Buffalo Soldier edota Iron Lion Zion.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu