2011ko Leioako Umore Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko azken egunak dira

Bizkaie! 2011-01-17 11:45   Kulturea

Urtarrilaren 21ean amaituko da 2011ko Umore Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea. Maiatzaren 12, 13, 14 eta 15an egingo dan Umore Azoka - Leioako Kale Artisten Azokan euren lana aurkeztu nahi daben artista, konpainia edota alkarteei zuzendutako deialdi edegia da.

Urtarrilaren 21ean amaituko da 2011ko Umore Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea. Maiatzaren 12, 13, 14 eta 15an egingo dan Umore Azoka - Leioako Kale Artisten Azokan euren lana aurkeztu nahi daben artista, konpainia edota alkarteei zuzendutako deialdi edegia da. Azokea, batik bat, kalea adierazpide eta komunikazino artistikorako bide legez erabilten daben alkarte, konpainia zein artista profesionalen taldeentzat dago zabalik.

Hautaketa prozesuan lehentasuna izango dabe Espainiako beste azoka batzuetan parte hartu ez daben lanek, edota proposamenak estreinakoak badira, betibe, Azokako Batzorde Artistikoak behar bezaea balioztatzeko denporea izan badau. Bestalde, umeentzako zein familiarteko publikoari zuzenduriko kale antzerki muntaiak aurkez daitekez, musikalak, zirkuaren esparrukoak edo beste edozein eratako ikuskizunak be.

Parte hartzeko interesa daben konpainia profesionalek postaz bialdu leikie Umore Azokara proposamenaren dokumentazinoa (proiektua edo dosierra, fitxa teknikoa, DVDa eta hartu-emonetarako datuak) jarraian zehazten dan helbidera. Umore Azokako webgunean (www.umoreazoka.org) eskuragarri dago parte hartzeko baldintzei eta proposamenak bialtzeko moduari buruzko informazino guztia.

Umore Azoka – Leioako Kale Artisten Azokea
Jose Ramon Aketxe Plaza, 11–4
48940 LEIOA – BIZKAIA
Tel.: 0034 946072578 -Faxa: 0034 946072579
Helbide elektronikoa: info@umoreazoka.org
Webgunea: www.umoreazoka.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu