Oihane Perea eta Josu Ormaetxea bertsolariak inputauta

Bertsolariak Libre 2011-01-14 09:53   Bertsolaritzea

'Oihane eta Josu bertsolari legez joan ziran ekitaldira, hau da, kultura-eragile legez. Hortaz, bi bertsolariek, bertsolari moduan jarduteagaitik eta euren eretxia plazaratzeagaitik errepresino-eraso bat sufridu dabela adierazo nahi dogu. Eskubide funtsezkoenen urratze bat izateaz gan, bertsolaritzearen jardun librea oztopatzen dauela iruditzen jaku'.

'Agiri honen bidez, bertsolari eta kultur eragile garen aldetik oso larritzat joten dogun jazoera baten salaketa sendoa egin nahi dogu. 2010eko garagarrilaren 25ean, Santiago egunean (Gasteizeko Andra Mari Zuriaren jaien testuinguruan) Blusa eta Nesken Batzordeak Euskal preso politikoen senideei alkartasuna adierazoteko ekitaldia antolatu eben, urtero legez. Bertan Oihane Perea eta Josu Ormaetxea bertsolariek hartu eben parte. Ekitaldian bertsotan egiteaz gan, presoen senideak oholtzara igoteko dei eginaz, presoen izenak irakurri zituen mikrofonoan. Ekitaldiak Gasteizko Udalaren eta Herrizaingo Sailaren baimena izan baeban be, Ertzaintza presente egon zan bertan, eta hiru lagun identifikau zituen.

Orain pare bat aste Oihane eta Josuri Audientzia Nazionaletik jakinarazpen bat heldu jaken: urtarrilaren 14an 11:00etarako joan beharko dabe Madrilera, deklaratzera. Garagarrilaren 25eko jazoerakaitik terrorismoa goraipatzea leporatzen deutsee.

Nahiz eta zoritxarrez holako gauzetara ohituta egon, aurrez aitatutako guztiak badauka berezitasun bat. Oihane eta Josu bertsolari legez joan ziran ekitaldira, hau da, kultura-eragile legez. Hortaz, bi bertsolariek, bertsolari moduan jarduteagaitik eta euren eretxia plazaratzeagaitik errepresino-eraso bat sufridu dabela adierazo nahi dogu. Eskubide funtsezkoenen urratze bat izateaz gan, bertsolaritzearen jardun librea oztopatzen dauela iruditzen jaku.

Hau guztia kontuan hartuta, gure kezka adierazo nahi dogu Oihane eta Josuren kasuaren aurrean, eta salaketa sendoa egin be bai. Argi dago bertsolarien jardunari eta orokorrean bertsolaritzeari egin jakon eraso bat dala, eta aurrekari arriskutsu bat ezartzen dala era honetan.

Salaketeagaz batera, Oihane eta Josuri atxikimendua eta alkartasuna adierazo nahi deutsegu, agiri honen bidez'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu