I-Phone bidez egindako formatu txikiko argazkien erakusketea zabalduko dabe Bilbon

Bizkaie! 2011-01-13 10:37   Kulturea

David de Haro eta Fernando Gomez de Larrea prentsako euskal argazkilariek I-Phone bidez egindako formatu txikiko 60tik gora argazki artistiko jasoten dituan erakusketea inaugurauko da gaur, urtarrilak 13, Bilboko BlackBox aretoan (Concepcion, 2), arratsaldeko 19:30ean.

Areto bilbotarreko arduradunek adierazo dabenez, I-Phonegrafia dalakoa hazten doan sormen-korronte barri bat da, bere garaian Polaroid edo Lomografia izan ziranen modukoa. Eskuko telefonoen bidezko argazki-kamarek eragina izan dabe argazkigintzearen sormenean. 'Bat-batekoa' deritxan kontzeptua barriro definidu da I-Phonen bidez; orain arteko irudi xume, kalidade mugatukoa, ia modu digitalean tratau bakoa eta berehala argitaratzeko modukoa desagertzear dago. Tresna barrien gakoak argazki-gertaerearen berehalakotasunean eta irudia osotuz argazkilariak egiten dauen aurreikuspenean dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu