2011ko I. 'Eztabaidak Literatureagaz' Jose Fernandez de la Sota eta Fermin Etxegoien tarteko dirala
2011-01-17 11:30 jardunaldiakEztabaidak Literatureagaz jentaurreko alkarrizketa eta eztabaidearen bitartez idazleakana hurreratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak IV. denporaldia hasiko dau urtarrilarenk 18an, 2010ean Euskadi Literatur Sariak irabazi dituen bi idazleak, José Fernández de la Sota eta Fermín Etxegoien batuz.
Eztabaidak Literatureagaz jentaurreko alkarrizketa eta eztabaidearen bitartez idazleakana hurreratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak IV. denporaldia hasiko dau urtarrilaren 18an, 2010ean Euskadi Literatur Sariak irabazi dituen bi idazleak, José Fernández de la Sota eta Fermín Etxegoien batuz.
Alkarrizketak hilero egiten dira, martitzenetan, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Bertan, espezializautako kazetari batek ekitaldiaren aurkezle eta gidari lanak egiten ditu. Oraingo honetan César Coca kazetari, idazle eta unibersidadeko irakaslea izango da ekitaldiaren moderatzailea.
Denporaldi barriko lehen hitzordu honek 'Literaturarako bizi vs Literaturatik bizi' gaia proposatzen dau, hau da, literaturea lanbide moduan, bizitza aurrera atarateko bide moduan, edo literaturea, ezelako irabazpidegaz loturarik ez dauen arte eta adierazpen modu legez.
José Fernández de la Sota (Bilbo, 1960) kazetari, poeta eta narratzailea literatur kritikari moduan ibili izan da prentsan eta irratian, eta zutabeak izan ditu Euskadiko zenbait egunkaritan. Horrezaz gan, Los pliegos del norte poesia bildumea eta zenbait kultur aldizkari zuzendu ditu, Ipar Atea, adibidez. Poeta legez hamar liburu argitaratu ditu, eta horreen artean azpimarragarriak dira Te tomo la palabra, Todos los Santos, Cumbre del mar edo Vacilación y Travesía de Bilbao. Gainera, Informe Goliat eleberria be idatzi dau. Vacilación lana, gaztelaniaz idatzitako 2010eko Euskadi Literatur Saria irabazi dauen liburua, Franz Kafkari egindako omenaldi poetikoa da, Pragako idazlearen egunkariakaz egindako alkarrizketearen bitartez. Bidebarrieta Kulturguneko ohiko kolaboratzaile dan José Fernández de la Sotak aurretik be irabazi izan dau Euskadi Literatur Saria, 1998an, hain zuzen be.
Fermín Etxegoieni (Oñati, 1966) jagokonez, euskeraz idatzitako Euskadi Literatur Saria irabazi eban 2010ean, bere lehen eleberriagaz, Autokarabana, gaur egungo euskaldunen bizimoduaren kronika zehatza, bere bakotasun eta zailtasunakaz. Kazetaria eta gidoilaria ETB-ko hainbat saiotan, Neurona eta Zeurona saiakera lana be idatzi dau.
César Coca (Bilbo, 1957) Kazetaritzan Doktorea da UPV/EHU-tik eta Informazino Zientzietan eta Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziatua Madrilgo Unibersidade Konplutensean. Kazetaritzako profesional moduan egin dauen karrera osoa El Correo egunkarian bete dau, eta bertan zuzendaritzearen albokoa da. Kazetaritza irakaslea da UPV/EHU-n eta El Correo egunkariaren Kazetaritza Masterrean. Hamar liburu inguru idatzi ditu, bakarrik edo beste batzuekaz alkarlanean.
Laugarren edizinoa
2007ko urtarrilean Eztabaidak Literatureagaz egitaraua martxan jarri zanetik, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoak idazle bikoteen arteko alkarrizketak jaso ditu, besteak beste, Ramiro Pinilla eta Harkaitz Cano, Ana María Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Belén Gopegui eta Iban Zaldua, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, Luis Sepúlveda eta Unai Elorriaga edo Suso de Toro eta Joseba Zulaika.
Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena, idazleakana hurreratzeko era barria izan da, jentaurreko alkarrizketearen edo eztabaidearen bitartez, aurretik proposatutako gai batean oinarrituz. Egitarauaren helburua literatureagaz alkartzeko topalekua eskaintzea izan da, zeharkako ikuspegitik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, arkitekturea, musikea edo matematikak, besteak beste, lehen mailako protagonisten bitartez.
Orain artekoari erreparauta, ekimen honen balorazinoa oso positiboa da, izan be, batez beste 150 lagun hurreratzen dira hilero hitzordu honetara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!