2010eko Kimuak katalogoko bi film labur Clermont-Ferrand eta Rotterdameko zinemaldietan hautatu ditue
2011-01-12 16:22 BarriakClermont-Ferrandko zinemaldian, film laburren munduko jaialdi garrantzitsuenean, Kote Camacho gipuzkoarrak zuzendutako eta Donostiako Txintxua Films enpreseak produzidutako La gran carrera film laburra lehiatuko da.
Rotterdameko zinemaldiak, barriz, Ámár film laburra hautatu dau, Isabel Herguera donostiarrak zuzendu eta produzidutakoa.
Europako zinema jaialdi garrantzitsuenetako bik Kimuak katalogoko film laburrak izango ditue beren programazinoetan. Clermont-Ferrandko zinemaldian, film laburren munduko jaialdi garrantzitsuenean, Kote Camacho gipuzkoarrak zuzendutako eta Donostiako Txintxua Films enpreseak produzidutako La gran carrera film laburra lehiatuko da. Film labur horrek arrakasta handia izan dau, besteak beste, Gijoneko zinemaldian, eta film labur onenaren saria jaso dau Soriakoan. Clermont-Ferrandko zinemaldia zezeilaren 4tik 12ra egingo dabe eta La gran carrera film laburra jaialdira aurkeztu dituen Espainiako bi film laburretako bat da. Foro garrantzitsu honetan parte hartzen dauen Kimuak katalogoko bosgarrena da. La gran carrera film laburraren istorioa Lasarteko hipodromoan gertatzen da 1914. urtean eta artxiboko irudiak eta film laburrerako apropos grabautako irudiak buztartzen ditu. Horrezaz gain, lan handia dauka animazino digitalean.
Bestalde, urtarrilaren 26tik zezeilaren 6ra egingo dan Rotterdameko zinemaldiak Ámár film laburra hautatu dau. Isabel Herguera donostiarrak zuzendu eta produzidu dau. Film labur honek besteak beste Animadrid eta Alcalá de Henaresko zinemaldi garrantzitsuetan saritu dabe eta, danetara, sei sari jaso ditu. Indiako uri batean kokatutako animazinoa da. Protagonistea uri horretara doa, psikiatrikoan dauen lagun bat bisitetan. Film labur hau teknika tradizionalagaz eginda dago eta Xabier Erkizia musikariak egindako soinu bandea dakar.
Hautapen horreek, ostera, ez dira nabarmendu beharreko bakarrak, izan be, ondorengo honeetan be lortu dira hautapenak: Ameriketako Estadu Batuetako Santa Barbarako (Kalifornia) eta Miamiko zinemaldietan (azken horretan Daisy Cutter film laburra saritu eben), Karlovy Varyren taldeak antolatzen dauen Pragako txekiar zinemaldian edo Espainiako Alcalá de Henareskoan, Almeriakoan (El premio saritu eben), Zaragozakoan (Daisy Cutter, El premio, Ámár eta Artalde saritu zituen) eta Bilboko Zinebin (Artalde-k herrialdeko film labur onenaren saria jaso eban). Orain arte Kimuak katalogoko film laburrak Albanian, Alemanian, Bahametan, Kanadan, Txinan, Ameriketako Estadu Batuetan, Frantzian, Holandan, Irlandan, Italian, Jordanian, Polonian, Txekiar Errepublikan, Errumanian, Serbian eta Ukrainan emon ditue eta Ameriketako Estadu Batuetan, Jordanian, Polonian eta Ukrainan saritu ditue.
Hautapen garrantzitsu horreez gan, hiru hilebete eskaseko ibilbidean, ia 150 hautapen eta 34 sari lortu ditue 2010eko Kimuak katalogoko film laburrek, katalogoak etorkizun oparoa dauen seinale; izan be, zifra horreek beste edizino batzuetakoak baino askoz hobeak dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!