James Bond-en 23. filma 2012ko zemendian ikusiko dogu

Bizkaie! 2011-01-13 10:16   Barriak

Pelikulearen filmazinoa aurtengo amaieran hasiko da, eta Sam Mendes (American Beauty) izango da zuzendaria. Daniel Craig-ek hirugarren aldiz egingo dau James Bonden rola, Casino Royale (2006) eta Quantum of Solace (2008) protagonizau ondoren. Istorioaren egileak Neal Purvis, Robert Waden -sagaren ohiko gidoigileak- eta John Logan (Gladiator) izango dira.

Zinemaren historiako agente sekretorik ospetsuena bere itzulera preparetan dabil, James Bond 2012ko zemendian bueltauko baita zinema-aretoetara, sagako 23. filmagaz.

EON produkzino etxeak eta Metro Goldwyn-Mayer (MGM) estudioak iragarri dabenez, Daniel Craig 007 agentea izango da barriro 2012ko zemendian, hain zuzen, Sean Connery-k 1962an protagonizautako Dr. No sagaren lehenengo filma estreinau eta 50 urtera.

MGM porrot egoeratik urten ondoren egin da filmaren iragarpena. Izan be, orain hile batzuk aurreikusi zan 007 agentearen pelikula barria egitea, baina MGMren porrot-adierazpenaren ondorioz bertan behera gelditu zan.

Estudioaren egoereak hobera egin ondoren, pelikulearen filmazinoa aurtengo amaieran hasiko da, eta Sam Mendes (American Beauty) izango da zuzendaria. Daniel Craig-ek hirugarren aldiz egingo dau James Bonden rola, Casino Royale (2006) eta Quantum of Solace (2008) protagonizau ondoren. Istorioaren egileak Neal Purvis, Robert Waden -sagaren ohiko gidoigileak- eta John Logan (Gladiator) izango dira.

Oraingoz ez dira jakinarazo argumentuari, 007ren aurkaria izango dan gaizkileari edota Bond neska barria izango danari buruzko zehetasunik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu