No controles
2011-01-13 14:21 Zinema kritikakSeguru nago Borja Cobeagak etorkizun handia dauela zinemagintzan eta ez nintzateke harrituko Hollywoodek eskaintza mamitsua egingo baleutso. Izan be, bere filmek hona ailegetan diran komedia erromantiko amerikar askok baino grazia handiagoa daukie.
- Zuzendaria: Borja Cobeaga.
- Gidoigileak: Borja Cobeaga eta Diego San José.
- Aktoreak: Unax Ugalde, Alexandra Jiménez, Miguel Ángel Muñoz, Mariví Bilbao-Goyoaga, Julián López, Ramón Barea, Mariam Hernández.
- Argazkia: Aitor Mantxola.
- Iraupena: 95 min.
- Generoa: Komedia.
- Ekoizpen etxeak: Euskal Telebista, Telespan 2000, Antena 3 Films, Sayaka Producciones Audiovisuales.
Seguru nago Borja Cobeagak etorkizun handia dauela zinemagintzan eta ez nintzateke harrituko Hollywoodek eskaintza mamitsua egingo baleutso. Izan be, bere filmek hona ailegetan diran komedia erromantiko amerikar askok baino grazia handiagoa daukie. Pagafantas filmak maila ona baeukan, No controles borobilagoa da. Titulu ezagun eta komedia klasikoetatik edaten dau eta esangura horretan ez da originala. Eta ez dau zertan izan. Funtzionetan dau eta hori da komedia batek behar dauena.
Juancarlitros pertsonaia da Cobeaga eta Diego San Jose gidoigilearen asmatze edo ituan jote handiena. Bera da protagonista nagusia, nahiz eta Unax Ugalde agertu historiaren ardatz legez. Juancarlitros frikiaren papera Julian Hernandezek egiten dau, primeran ganera. Berari esker lortzen dau Cobeagak bere ames nagusia, hau da, barre eragitea auzo-lotsearen bidez. Patetikoa eta erredilikua da, ahoa zabaltzen dauen bakotxean Juancarlitrosek irribarrea sortarazoten dau.
Maiteminduta dagoan mutil lotsatiarena ondo egiten dau Unax Ugalde gasteiztarrak. Neskearen aldetik, barriz, zeozer falta da. Ez da oso erakargarri egiten Alexandra Jiménez eta bera eta Ugalderen artean kimika falta apur bat atzemoten da. Hori da traba egiten dauen gauza bakarra. Bestela, erritmo arina dauka filmak eta, nahiz eta egoera batzuk absurdoak izan, naturalak egiten dira, Cobeagaren maisutasunari esker.
Bigarren mailako aktoreak oso ondo dagoz. Batez be Punta Canatik praka laburretan jantzita etorri dan Secun de la Rosaren pertsonaia, edo hoteleko langile bolibiarrarena. Baina baita Ramon Barea eta Marivi Bilbao-Goyoaga be. Horreek biak, nahiz eta esaldi gitxi euki, oso xelebreak subertetan dira.
Benetan gomendagarria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!