Musika sinfonikoa ikastetxeetara eroango dau SinfoKids proiektuak

Bizkaie! 2011-01-17 01:00   Musikea
SinfoKids musikea eta hezkuntzea buztartzen dituan ekimena da, gazteen artean musika klasikoa zabaltzeko helburuagaz.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS), EITBk eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak SinfoKids proiektua jarri dabe martxan. Musika eta hezkuntzea buztartzen dituan ekimena da, gazteen artean musika klasikoa zabaltzeko helburuagaz. EITBko ikus-entzuleei be musika sinfonikoaz gozetako aukerea emongo deutse proiektuak.

Bost unitate didaktikotan banatutako DVDa sortu dabe hainbat musikari, aktore eta komunikazino munduko profesionalen laguntzinoagaz. Euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez argitaratu dabe.

Euskadiko Orkestrak, Iker Sanchezen zuzendaritzapean, 2010eko martian eskainitako Haydn... bizitza oso bat kontzertuaren hainbat zati batzen ditu lanak. Bilboko Abusu ikastolako 5. mailako ikasleek hiru hilebetetan zehar landu eben tailerraren emoitzea be izango da ikusgai ikus-entzunezko produkzinoan.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Euskadiko Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztietan banatuko dau DVDa. Gainera, ETBk DVD honetan batzen dan grabazino guztia osorik emongo dau zezeilaren 12an, ETB1en. Gerora, astero eskainiko dau unitate didaktikoetako bat, ETB3n.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu