'Jainkoez eta gizakiez' filmak emongo deutso hasierea 2011ko 'Zinema Euskaraz' programeari
2011-01-14 11:42 Barriak2011an euskerea barriro be zinematan izango dogu. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako Zinema Euskaraz programeari esker, zazpigarren arteko zaleek zinemea euskeraz izango dabe ikusgai urte osoan zehar hiru euskal uriburuetako zinema-aretoetan. Programea Jainkoez eta gizakiez (Des hommes et des dieux) film frantsesagaz estreinauko da aurten.
2011an euskerea barriro be zinematan izango dogu. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako Zinema Euskaraz programeari esker, zazpigarren arteko zaleek zinemea euskeraz izango dabe ikusgai urte osoan zehar hiru euskal uriburuetako zinema-aretoetan. Programea Jainkoez eta gizakiez (Des hommes et des dieux) film frantsesagaz estreinauko da aurten. Canneseko azken zinemaldian Epaimahairen Sari Handia eta Frantzia datorren Oscar Zinemaldian ordezkatzeko hautatutako Jainkoez eta gizakiez filmak, 90 hamarkadan, Magrebeko mendietan, biztanleri musulmanagaz bizi diran zortzi monje zistertarren istorioa kontetan dau.
Film honen oinarrian, Tibhirineko (Aljeria) monje zistertar batzuen benetako bizitza dago, 1993tik 1996ra izan eben bahiketara arteko aldian. Istorio hunkigarria da, argazki eta antzezpen bikainakaz.
Jainkoez eta gizakiez gaurtik, urtarrilaren 14tik, hilaren 21erarte izango da ikusgai Gasteizko Guridi Zinemetan, Donostiako Antiguo Berri Zinemetan eta Bilboko Golem Alhóndiga Zinematan.
Eta laster salmentan jarriko dira beste bi DVD euskeraz, El Equipo A eta Marmaduke. ELKAR dendatan eta azalera handieta egongo dira salgai 12,95 eurogatik, Horton eta Ice Age 3 DVDak legez.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Zinema Euskaraz dalako programea bultzatu gura dau, uritarrei zinemea euskeraz ikusteko aukerea erraztu, zinemea euskeraz eskatzen dabenentzat eskaintza nahikoa bermatzeko aukerea bultzatu, eta euskerea kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntzatzat sustatzeko asmoz.
Zinema Euskaraz programearen oinarria filmak izanik, zinema-aretoetan 20 film euskeraz ikusi, beste 27 DVD formatuan saldu eta www.kulturklik.net eta www.eitb.com webguneetan dobako 30 film baino gehiago streaming bidez ikusteko aukerea bultzatuko da. Horrezaz ganera, akordioak sinatuko dira udal desbardinakaz, film horreetako batzuk udal zinema-aretoetan pantailaratzeko aukerea izan dagien.
2011 urte osoan
2011 urte osoan, Zinema Euskaraz programeak areto komertzialetan hilero filmak euskeraz estreinatu eta tarteka DVDak merkaturatzeko aukerea bultzatuko dau. Helburu horreri begira, hainbat film euskeraz banatzeko eskubideak negoziau dira, Berlingo Jaialdiaren 2010eko Film Onenarentzako Urrezko Hartza irabazi eta 2010eko Oscarretarako aurreaukeratua geratu dan Bal izenburukoa, Harrison Ford protagonista dauen Crossing over edota In a better world filmak, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!