Zinegoak zinema jaialdia zortzigarren ekitaldira heldu da dagoeneko

Dabi Piedra 2011-01-13 14:31   Barriak

Arlo gay, lesbiko eta transexuala lantzen dau Zinegoak zinemaldiak eta urtarrilaren 22tik 30era egingo ditue proiekzino eta ekitaldiak Bilboko hainbat aretotan. Ganera, Zinegoak Hedapena programearen barruan, Bilbotik kanpoko zortzi uri eta herritan be jaialdiaren barri eukiko dabe zezeilaren 1etik 14ra.

Arlo gay, lesbiko eta transexuala lantzen dau Zinegoak zinemaldiak eta urtarrilaren 22tik 30era egingo ditue proiekzino eta ekitaldiak Bilboko hainbat aretotan. Ganera, Zinegoak Hedapena programearen barruan, Bilbotik kanpoko zortzi uri eta herritan be jaialdiaren barri eukiko dabe zezeilaren 1etik 14ra.

Zinegoak 2011n, ohiko moduan, gay-lesbo-trans dalakoaren inguruko filmak eskeiniko ditue, 76 guztira, film luzea, film laburra eta dokumentala ataletan banatuta. Nazinoarteko epaimahai batek erabagiko ditu saridunak. Igazko datuekaz alderatuta, aurten % 20 pelikula gehiago aurkeztu dira, 'bost kontinenteetatik datozanak, gatxa da Afrika edo Asiatik zintak ekartea, baina aurten subertea egon da', Roberto Caston antolatzaileak azaldu dauenez. Euskal Herritik film bakarra egongo da lehiaketan, baina. Egitarauko pelikula batzuk jaialdi ezagunetan ibilitakoak dirala azpimarratu dabe antolatzaileek, Cannes, Berlin eta holakoetan.

Bestetik, proiekzinoez ganera, bestelako ekitadiak be antolatu ditue Zinegoak jaialdiaren egunetarako. Arte eszenikoen presentzia da nobedade nagusia, 'aurretik be pentsauta euki dogun asmoa, aurten bete dana', antolatzaileen esanetan. Esaterako, gaztetxuei zuzendutako antzezlan bat egongo da, familia eredu ugariei buruzkoa. Urtarrilaren 28an, bestalde, El show del txistu izeneko ekimenaren bigarren ekitaldia be egingo dabe, igazko arrakastea barriro lortu guran.

Zinegoak jaialdiko pelikulak Arriaga antzokian, Bilborock aretoan, Fnac dendan eta Alhondegiko Golem zineman emongo ditue. Zinegoak Hedapena programeari esker, ganera, zinemaldia Getxo, Leioa, Durango, Sestao, Donostia, Iruñea, Errenteria eta, lehenengoz, Gernikara zabalduko dabe zezeilaren hasieran. 'Deszentralizazinoa garrantzitsua da gure ustez, Zinegoak Bilbotik kanpora be ataratea', zehaztu dau Roberto Caston antolatzaileak.

Hasiera ekitaldia Arriaga antzokian izango da, urtarrilaren 22an eta, bertan, ohorezko saria emongo deutsie Agustin Almodovar eta Esther Garcia espainiar produktoreei. Biek be ibilbide oparoa dabe zinemagintzan eta gay-lesbo-trans gaia be landu dabe sarri, 'produktoreak inportanteak dira zinemagintzan eta omenaldia egin gura izan deutsegu', aitatu dau Roberto Castonek. Urtarrilaren 30eko amaiera-ekitaldia, barriz, EiTBren multibox aretoan egingo da eta han banatuko ditue epaimahaiak erabagitako sariak.

Beste behin, Zinegoak jaialdian maila handiko filmak ikusi ahal izango doguz baina antolakuntza lana ez da erraza izan. Antza, Zinegoak egiteko laguntzaile ugari egon dira prest, publikoak zein pribaduak, baina Hegoak alkarte antolatzaileari, % 80 inguru bajatu deutsie aurtengo dirulaguntzinoa eta horrek kolokan ipini dau jaialdia. 'Hegoak alkartea dago zinemaldiaren atzetik, eta ezin badau biziraun, akabo Zinegoak', zehaztu dau Roberto Castonek. Dana dala, egoereari aurre egin eta zinema gay-lesbo-transaren ikur bihurtu dan Zinegoak, urtarrilaren 22tik 30era izango dogu, zortzigarrenez aurten. Zinegoak Hedapena saila, barriz, zezeilaren 1etik 14ra. Egitarauari eta zinemaldiari buruzko informazino gehiago, euren webgunean dago: www.zinegoak.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu