Topaguneak 'Euskara aniztasunean' jardunaldia egingo dau Durangon urtarrilaren 25ean
2011-01-14 14:05 Euskerea berbagaiTopagunea Euskera Elkarteen Federazinoak Euskara aniztasunean jardunaldia antolatu dau urtarrilaren 25erako, Durangoko Landako Elkartegian. Helburu nagusia egungo testuinguru eleanitzean euskereak dauen eta izan beharko leuken lekuaz hausnartzea da, eta arlo horretan garatzen dagozan esperientzien barri be emongo da. Izen-emotea dobanik egin daiteke hilaren 20ra arte.
Topagunea Euskera Elkarteen Federazinoak Euskara aniztasunean jardunaldia antolatu dau urtarrilaren 25ean, Durangoko Landako Elkartegian. Helburu nagusia egungo testuinguru eleanitzean euskereak dauen eta izan beharko leuken lekuaz hausnartzea da, eta arlo horretan garatzen dagozan esperientzien barri be emongo da. Izen-emotea dobanik egin daiteke hilaren 20ra arte.
Antolatzaileek adierazo dabenez, egoera soziolinguistikoa aldatu egin da, eta hizkuntza-aniztasun errealidade baten aurrean gagoz. Horregaitik, egoera horretan euskereak dauen eta izan beharko leuken lekuaz hausnarketea bultzatzea dau helburu jardunaldiak. 'Gure herrietan bi hizkuntza egiten ziran sasoia atzean geratu da, eta hizkuntza ugari berba egiten dira orain', azaldu dabe.
Guztion arteko komunikazino eta kohesino-hizkuntzea euskerea ete dan galdereari erantzuten ahaleginduko dira jardunaldian, baita zein bide egin dan norabide horretan eta zein bide barri jorratu behar diran be.
Horretarako, maila akademiko handiko berbalariak, ikerketa berriak, martxan dauden esperientziak, norbanakoen bizipenak eta aurrera begirako estrategiak bilduko ditu jardunaldiak.
Sarrerea doban izango da, eta izena emoteko www.auzoko.topagunea.com webgunean inprimakia bete behar da urtarrilaren 20a baino lehen. Bazkaria izango da 15 euroan (izen-emote orrian zehaztapenak).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!