'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean, Bernardo Atxaga eta Joxe Mari Iturralde gaur Bilbon
2009-03-17 09:53 70. hamarkadearen erdialdera Bilbon sortu zan Pott talde abanguardistako antxinako bi kide batuko dira udal liburutegiko ekitaldi aretoan gaur, martiak 17, Pili Kaltzada kazetaria aurkezle eta moderatzaile izango dabelarikBernardo Atxaga eta Joxe Mari Iturralde adinkideak dira (biak 1951an jaioak baitira), jatorriz eskualde gipuzkoar berekoak, Tolosaldekoak, eta euren hastapen literarioa Pott talde abanguardistan emon eben, pasa dan mendearen 70. hamarkadearen erdialdera Bilbon.
Azkue Literatur Sariak banatu ditue Bilbon
2009-03-16 14:21 sariak-autortzakA mailako narrazino arloan Maialen Watzinger azpeitiarrak irabazi dau lehenengo saria eta, olerki arloan, Ortzaizeko Elena Casirainek. B mailan, barriz, narrazino arloan Iraitz Ugalde lezoarrak irabazi dau eta, olerki arloan, Irati Mogollon herrikideak lortu dau lehenengo postua.
Bi belaontzi helduko dira aste honetan Bilboko Itsas Museora
2009-03-16 13:06Eguenean belaontzi biak doban bisitau ahal izango dira, 'Eendracht' 12:00etatik 15:00etara eta 'Alexander Von Humboldt', barriz, 18:00etatik 21:00etara.
'Euskadiko gazteak lankidetzan' programan izena emoteko epea zabalik dago
2009-03-16 13:05Eusko Jaurlaritzeak Amerikan, Afrikan eta Asian bultzatzen dituan lankidetza-proiektu desbardinetan, danetara 20 eta 30 urte bitarteko ehun gaztek parte hartuko dabe aurten. 'Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2009' programan parte hartzeko epea apirilaren 7ra arte egongo da zabalik www.gazteaukera.euskadi.net webgunearen 'Lankidetza' atalean edota Eusko Jaurlaritzearen Gasteiz, Bilbo eta Donostiako egoitzetan.
Manex Agirre sailkatu da zuzenean Arabako Bertso Txapelketako Finalera
2009-03-16 11:08 BertsolaritzeaBertsolariak erregular ibili ziran oro har, eta danek itxi zituen ale ederrak. Halan da be, Agirre izan zan nabarmen gailendu zana. Ofizioka erraz moldatu zan aramaioarra eta, kartzelako gaian be, fin ibili zan habanera doinuan.
Arrantzaleen egoerea gero eta baltzagoa danean, ez al dago ezer egiterik afrikar bahitzaileen kontra?
2009-03-16 10:30 Begi betegarriBilbok Blas de Otero gogoratuko dau idazlea jaio zaneko 93. urteurrenean
2009-03-16 09:58Omenaldia, martiaren 16an, astelehenean egingo da udal liburutegian, aurten urteurrena domekan dalako. 'Pido la Paz y la Palabra' lanaren egilearen izena daroan Blas de Otero-Bilboko Uria Nazinoarteko Poesia Sariaren bigarren edizinoari gehitu behar jako ekimen hau.
Aitziber Martinez de Lagos: 'euskeraz bizi dan eskolea bultzatzen dogu'
2009-03-16 09:44 BarriketanSortzen Ikasbatuaz alkarteko ordezkaria
Txaboletatik bost izarreko hoteletara
2009-03-13 14:34 BidaideIndia lako herrialdeetan sano gatxa da buruko osasunari eustea eta gatxagoa kazetaria bazara eta jorratu behar dozuzan gaiak era guztietakoak diranean. Nire kasuan, txabola auzoetan, 50 rupiaren trukean (euro bat baino gitxiago) beharrean dabilzan prostitutakaz nabil gaur eta bihar, barriz, Bollywoodeko gehiegikeriatan, Informazinoaren Teknologia arloko enpresa munduan mobiduko naz.
472 lan aurkeztu dira X. Umore Azoka – Leioako Umorearen Kale Artisten Azokara
2009-03-13 10:46 KultureaUmore Azoka — Leioako Umorearen Kale Artisten Azokeak bere hamargarren urteurrena ospatuko dau maiatzaren 21, 22, 23 eta 24an. Edizino barri honetarako, azokeak 472 proiektu jaso ditu, pasa dan urteko kopurua handituz.
V. Animabasauri zine jaialdiak 298 film erakutsiko ditu
2009-03-13 09:41 Barriak'Munduaren bira, doan' euskal produkzinoak zabalduko dau hilaren 20an Animabasauri Animabasque zine jaialdia. Bost urte beteten dituanean, Europa mailan ezinbesteko hitzordua bihurtu da ekitalde hau zinezale guztientzat.
Animabasque Business animazinoko nazinoarteko bigarren azokea martiaren 26an egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian
2009-03-12 17:09 BarriakAnimabasque Business azokea animazinozko edukiei buruzko nazinoarteko foroa da, eta bere asmoa Euskadiko enpresek garatzen dituen animazinozko produktuak babestea da, merkatu barrietara heldu daitezan, Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoaren Klusterreko arduradunek jakinarazo dabenez.
'Gu Gira' diskoaren harian, sasoi bateko kantak gogoratzeko kontzertua antolatu dabe
2009-03-12 17:08 MusikeaIgaz Radio Euskadiren eskutik argitaratutu zan 'Gu Gira' kanta bildumearen harian, apirilaren 5ean, Donostiako Kursaal Auditorioan, kantaldi 'historiko eta kuttuna' antolatu dau Kursaal Fundazinoak. besteak beste, Antton Valverde, Gorka Knörr, Urko, Gontzal Mendibil, Iñaki Eizmendi, Urbil & Txomin Artola, Mixel Ducau (Errobi) eta Niko Etxart han egongo dira.
Bilbaoeszenak antzezlanaren sormen prozesuko pausu guztiak jasoten dituan ikastaro bat antolatu dau
2009-03-12 16:41 KultureaHelburua, antzezlan baten prozesuko pausu guztiak aztertzea da, ikastaroa emoten dauen konpainia honek egindako lan bat zehaztuz eta etapa bakotxa aztertuz.
Bilboko Artelan Berreginen Museoak 47 urtez museoan pintura irakaslea izan dan Manuel Balsa 'El Ruso' omenduko dau
2009-03-12 10:20 sariak-autortzakBerreginen Museoak izandako eraldaketan partaidetza aktiboa izan dau irakasleak, eta horregaitik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak 'El Ruso'-k egindako lana eskertzeko jentaurreko omenaldi hau antolatu dabe.
Mugarik Gabe GKEk zinema eta kooperazino erakusketea antolatu dau lau euskal uritan
2009-03-11 16:27Urtero legez Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak 'Zure Vision, Social Vision' zinema eta kooperazino erakusketea antolatu dau. Martiaren 23tik 27ra bitartean egingo da, aldi berean, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Irunen. Latinoamerikako herrialde desbardinetako bederatzi buruzagi eta zinemagile indigenek parte hartuko dabe zinemaldian.
Bilboko Udalak zozketa bidez banatuko ditu AC/DC taldearen BECeko kontzerturako dituan 70 gonbidapenak
2009-03-11 14:33 MusikeaBilboko Udalak 70 gonbidapen zozketatuko ditu AC/DC rock talde australiar mitikoak datorren apirilaren 4an BECeko Bizkaia Arena pabiloian emongo dauen kontzertura joateko. Lagun bakotxeko bina sarrera banatuko dira, danetara 35 lagunek saria jasoko dabelarik.
Zaramak Bermeo, Bilbo, Atarrabia eta Gasteiz bisitauko ditu birearen lehenengo zatian
2009-03-11 13:28 MusikeaApirilaren 18an ekingo deutse kontzertuei Roberto Mosoren taldeak Bermeoko Kafe Antzokian; 30ean Bilboko Kafe Antzokian; maiatzaren 16an Atarrabiako Indurain Anaiak pabilioian eta 22an, barriz, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Martiaren 20an amaituko da NABOren 'Aita Martxel Tillous' gazteentzako bekak eskatzeko epea
2009-03-11 11:49 Euskaldunak munduanAita Martxel Tillous bekea NABOk Renon egin eban azken bilkuran sortu zan, eta bere helburua euskal kulturaz interesa dauen edozein gaztek diru falteagaitik programa eta ekimenetatik kanpo ez gelditzea ziurtatzea da.
Martiaren 12tik 15era, Korrika 16k diru-batzea egingo dau
2009-03-11 10:32 Euskerea berbagaiKorrikaren arduradunek gogoratu dabe helburuetako bat AEK-k Euskal Herri osoan egiten dauen lana sustatu ahal izateko beharrezkoak diran baliabide ekonomikoak eskuratzea dala, hau da, euskerearen aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua batzea.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...