Arriaga Antzokiko produzino lirikoek sari bi lortu ditue Campoamor Sari Liriko ospetsuetan
2011-01-05 10:52 sariak-autortzakBilboko Arriaga Antzokiak bere produkzino lirikoentzako sariak jasota hasi dau urte barria, Campoamor Sari Liriko ospetsuen epaimahai adituak antzoki bilbotarraren Chateau Margaux eta La Viejecita zarzuela-produzino bikotxa saritu baitau eta banatzen dituan hamar sarietatik bi emon deutsoz.
Bilboko Arriaga Antzokiak bere produkzino lirikoentzako sariak jasota hasi dau urte barria, Campoamor Sari Liriko ospetsuen epaimahai adituak antzoki bilbotarraren Chateau Margaux eta La Viejecita zarzuela-produzino bikotxa saritu baitau eta banatzen dituan hamar sarietatik bi emon deutsoz.
Arriaga Antzokiaren produkzino hau, Campoamor Antzokiagaz eta Bartzelonako Grec Jaialdiagaz batera egindakoa, Espainiar Opera edo Zarzuelako Produkzino Barri Onenarentzako Sariaren irabazlea izan da. Ganera, epaimahaiak Borja Quiza baritonoa be nabarmendu dau, Zarzuelako Abeslaririk Onena legez, La Viejecita obran egindako lanagaitik.
V. Campoamor Sari Lirikoen banaketea urtarrilaren 10ean izango da, arratsaldeko 20:00etan. Galearen zuzendaria Lluís Pasqual izango da, eta eszenografiaren egilea Daniel Bianco, Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoaren ondokoa. RTPA Asturiaseko Irrati-telebisteak sarien banaketea emongo dau zuzenean Oviedoko Campoamor Antzokitik.
Manuel Fernández Caballeroren Chateau Margaux eta La Viejecita zarzuelen produkzino barriak Miquel Ortegaren musika-zuzendaritzea eta Lluís Pasqualen eszena-zuzendaritzea izan zituan; azken horrek lehenengoz ekin eutson ikuskizun liriko bat zuzentzeari. Bilbon estrenau zan, 2009ko bagilaren 22an; gero, Bartzelonako 2009ko Grec Jaialdira joan zan (2009ko garagarrilean), eta 2010eko udaberrian Oviedoko Campoamor Antzokira eta Madrileko Teatros del Canaletara.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!