Hesian bueltan da

Bizkaie! 2011-01-05 13:42   Musikea

Urte barriagaz batera, Hesian taldea albiste barriakaz dator: batetik, denporaldi barria zabaltzeko kontzertuz beteriko agenda bategaz datoz, eta bestetik, 2010 urteko azken egunetan grabautako Bihotzetik mundura kanta barriagaz eta honen making off-aren bideoagaz.

Urte barriagaz batera, Hesian taldea albiste barriakaz dator: batetik, denporaldi barria zabaltzeko kontzertuz beteriko agenda bategaz datoz, eta bestetik, 2010 urteko azken egunetan grabautako kanta barriagaz eta honen making off-aren bideoagaz.

Kanta hau berezia da, Estadu Batuetako Boiseko ikastolarentzat berenberegi egindakoa baita. Pasa dan urtean ikastola eta taldea hartu-emonetan jarri ziran; Boisekoek euren ikastolarako kanta bat nahi eben eta Hesian taldeari eskatu eutsien; taldekidek berehala ehin eutsien enkarguari eta ondorioa Bihotzetik mundura kantua da.

Kontzertuei jagokenez, taldeak areto nahiz gaztetxeetan joteari ekingo deutso hurrengo hilebeteetan zehar betiko indar eta gogoagaz.


Hesian zuzenean ikusteko hitzorduak

2011 / 01 / 05 Altsasuko Gaztetxean.
2011 / 01 / 07 Hernaniko Gaztetxean.
2011 / 01 / 12 Txantreako Akelarre kultur alkartean.
2011 / 01 / 28 Tolosako Bonberenean.
2011 / 02 / 19 Gernikako Gaztetxean.
2011 / 02 / 25 Torinon - Itaila.
2011 / 02 / 26 Milanon - Italia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu