Sustraiak-Erroak Pariseko alkarteak jaso dau 2010eko ENE saria

Bizkaie! 2011-01-04 10:29   Euskerea berbagai

Sustraiak-Erroak elkartea 1981ean sortu eben euskerea eta euskal kulturea sustatzeko, eta Pariseko Eskual Etxean dago haren egoitzea. Jarduera katalogo zabala dauka kideen lan boluntarioari esker eta euskaltasuna uriaren bizitzan txertatzeko ikuspegi zabaletik abiatzen da.

Sustraiak-Erroak Pariseko alkarteak Eusko Ikaskuntzak urtero banatzen dauen ENE saria jaso dau, Donostiako Miramar jauregian egindako ekitaldian; Jose Mari Muñoa Eusko Ikaskuntzako lehendakariak emon deutso saria Iñigo Leturia Pariseko Sustraiak-Erroak elkarteko buruari. Abenduaren 3an iragarri eben Sustraiak-Erroak Pariseko alkartearentzat izan dala ENE saria 2010. urtean.

Sustraiak-Erroak elkartea 1981ean sortu eben euskerea eta euskal kulturea sustatzeko, eta Pariseko Eskual Etxean dago haren egoitzea. Jarduera katalogo zabala dauka kideen lan boluntarioari esker eta euskaltasuna uriaren bizitzan txertatzeko ikuspegi zabaletik abiatzen da; besteak beste, euskalduntze ikastaroak antolatzen ditu.

2006tik ENE sariak Euskal Herritik kanpoko erakunde bat saritzen dau, euskerea eta euskal kulturea sustatzeko egindako lanagaitik. Saridunak onarpen publikoa eta Nestor Basterretxea artisteak diseinautako anagrama eskultorikoaren erreprodukzinoa jasoten ditu.

Aurreko urteetan saritutako erakundeen artean dagoz North American Basque Organization (N.A.B.O.), alkarte iparamerikarra, 2009an; Bordeleko Euskal Etxea, 2008an; Bartzelonako Euskal Etxea, 2007an; Artaburu Euskaltzale Alkartea, Mar de Plata (Argentina), 2006an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu