Kepa Junkerak inaugurauko dau Pozalaguako auditorioa

Bizkaie! 2008-07-18 15:21

Karrantzan (Bizkaia) dagoan Pozalaguako kobazuloa topau ebela 50 urte bete dirala ospatzeko, lau urteko lanen ondoren, gaur inaugurauko dau Kepa junkerak 60 metroko luzerea, 30 metroko sakonerea eta 2.000 lagunentzako lekua daukan Pozalaguako auditorio barria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sex and the city

Joseba Terreros 2008-07-18 12:22   Zinema kritikak

Dan-dana lar polita, lar artifiziala da. Gidoia sinple baino sinpleagoa da, alkarrizketek ez deuskue graziarik egiten eta, ganera, filmean dan-dana luzatzen da neurri barik. Modearen eta jantzi ikusgarrien miresleei baino ezin jake gomendatu.

Afariak, eguna ondo amaitzeko

Amaia Laforga Dietetika Eta Gizaki Elikaduran Diplomatua 2008-07-18 11:13   Jan edanak

Gauez hartuko diran janariak aukeratzeko, egunez hartu doguna kontuan hartu behar da, orekeari eutsi gura badeutsagu, behintzat. Afariak eguneko ganerako jatorduetako ardurabakokeriak zein gehiegikeriak bardintzeko balio leike, osogarri perfektua bihur daiten.

Getxoko XXIV. Nazinoarteko Folklore eta Dantza Jaialdia

Bizkaie! 2008-07-18 11:02   Kulturea

Garagarrilaren 21tik 23ra, hiru gauetan, musikea eta dantzea buztartuz, hiru ikuskizun preparau ditue antolatzaileek. Hiru lurralde desbardinetatik etorritako taldeak izango dira protagonista aurten Getxon: Irlanda, Euskal Herria eta Eslovakia, hain zuzen be.

Aurelia Arkotxa euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia Hendaian

Bizkaie! 2008-07-18 10:54   Euskerea berbagai

Garagarrilaren 19an, zapatuan, goizeko 11:00etan, Aurelia Arkotxa euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia egingo dau Hendaian, Herriko Etxean.

The Chieftains, Ismaël Lo, Eliades Ochoa eta Korrontzi izango dira aurten Getxoko Nazinoarteko Folk Jaialdian

Bizkaie! 2008-07-17 18:48   Musikea

Jaialdiak irailaren 4tik 7ra ekarriko ditu barriro be Getxora mundu osoko musikak; hain zuzen be, Bizkaiko udalerriak alkarren artean sano desbardinak diran herrialdeek musikea joteko eta sentiduteko dituen ikuspegi diferenteak islatuko ditu, antolatzaileek nabarmendu dabenez.

Eako Poesia Egunak

Bizkaie! 2008-07-17 15:16   Kulturea

Herrijeri Emon Arnasa Kultura Taldearen ekimenez, bosgarren urtez egingo dira Gabriel Arestiren omenezko Poesia Egunak Ean, garagarrilaren 19an eta 20an.

Deustuko Unibersidadeak lankidetza-hitzarmena sinatu dau Txinako unibersidade bategaz ikasleak trukatzeko

Bizkaie! 2008-07-17 14:45

Ikasleak trukatzeko hitzarmena 2009-2010 ikasturtean hasiko da gauzatzen. Holan, Donostiako campuseko ikasleek ikasketen seihileko bat Shanghain egin ahal izango dabe, bertako unibersidadean. Bestalde, Donostiako campusak ikasle txinatarrak hartuko ditu eta holan, bi unibersidadeek eta herrialdeek alkar ezagutzen eta aberasten jarraituko dabe.

Ibarrangeluko herriak omenaldia egingo deutso Matxitxakoko batailan ibilitako Juan Telletxeari

Bizkaie! 2008-07-17 14:21

Datorren domekan, garagarrilak 20, Ibarrangeluko herritarrek omenaldia egingo deutse Juan Telletxeari eta Matxitxakoko batailan burrukan egin eben Bou Nabarrako ganerako marinelei. Omenaldia Akordako plazan izango da, 13:30etan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Beijingeko Joko Olinpikoak tarteko, lapikoak eztanda egingo ete dau barriro?

Markues 2008-07-17 10:34   Begi betegarri

Elhuyar Fundazinoak hizkuntza-baliabideak, tresnak eta zerbitzuak on line jarri ditu

Bizkaie! 2008-07-16 18:07

Helburua da hizkuntzalari profesionalentzat zein gizartearentzat, oro har, web gune bakar batean batzea Elhuyarrek eskaintzen dituan hizkuntza-baliabideak eta tresnak.

Sasoi txarrak blogarientzat

Gotzon Plaza Informatikoa 2008-07-16 18:03

Ez dira ez sasoi egokienak blogarientzat. Indar handia hartu ondoren, blog eta blogarien mundu honek badaukaz oraingoan ardurauta egoteko momentuak. Legeak, zentsurak eta epaiketak datoz blog honeen ostetik.

'Ardaoaren MABren erreformea. Ardaogintzearen aro barri batean sartzera al goaz?'

Bizkaie! 2008-07-16 15:35   Jan edanak

EHUko XXVII. Udako Ikastaroen barruan, 'Ardoaren MABren erreformea. Ardogintzaren aro barri batean sartzera al goaz?' izenburuko ikastaroa egingo da datozen hilaren 17 eta 18an, eguena eta barikua, Guardiako Villa-Luciako Ardaoaren Gaikako Gunean.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Aste Nagusiko bertoko pop rocka leku bila Bailen kalean

Bizkaie! 2008-07-16 15:17   Musikea

2008ko edizino honen aukeraketa prozesuan parte-hartzaile gehiago izan dira aurreko urteagaz konparauta: 77 maketa aurkeztu dira aurten 2007an izandako 68 taldeen aurrean.

Guillermo Kleinek musikagintzearen 'gakoak' erakutsiko ditu Zarauzko IX. NaziNoarteko Jazz Mintegian

Bizkaie! 2008-07-16 14:53   Musikea

Tailer guztiz praktikoa izango da, jazz edota musika modernoaren musikagintzako alderdi tekniko desbardinak lantzera bideratua. Ikasleen gaitasuna garatzen ahaleginduko da, horreetako bakotxak bere sorketa-ibilbideak topau daizan.

Parisko Louvre Museoa izan zan munduko bisitatuena 2007an, Londresko British Museum eta Tate Galerie-ren aurretik

Bizkaie! 2008-07-16 12:10   kulturbiz

Parisko Louvre Museoa izan zan 2007. urtean bisita gehien jaso eban munduko museoa, zortzi miloe bisitari baino gehiagogaz. Londresko British Museum kokatu zan bigarren tokian, ia 5,5 miloe bisitarigaz, eta uriburu britainiarreko Tate Galerie hirugarren, ia 5,1 miloe bisita jasota.

Badator V. Spraikada, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketea

Bizkaie! 2008-07-16 11:58

Bosgarren edizinoa Erandioko hormetan izango da garagarrilaren 19an

V. Spraikada tarteko, egun osoan Erandioko kaleak graffitiaren erdigune izango dira baina bestelako ekitaldiak be iragarri ditue, besteak beste, graffiti erakustaldia Extra Largos taldearen eskutik, scratch, Dj eta graffiti tailerrak, eta arratsaldean Dj Oleaktiffen erakustaldia izango da metro geltokian.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

XIV. Itsas Joko Atlantikoak, Getxo-Sopelanan, garagarrilaren 19tik 25era

Bizkaie! 2008-07-16 11:36

15 eskualdetako ia 1.000 kirolari lehiatuko dira belan, surfean, arraunean, piraguismoan eta urpekoetan

Itsas Joko Atlantikoak Getxon eta Sopelanan lehiatuko dira eta parte-hartzaile gehien dituenak izango dira kirolarien eta delegazinoen aldetik. Adibidez, 800-1.000 persona bitartean lehiatuko dira bela, surf, urpeko jarduera, arraun eta piraguismoko modalidadeetan, eta Bizkaiko kostaldeko herri horreek izango dira udako kirol-jarduera guztiaren muina.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Oceana eta Pakea Bizkaia ingurumenaren alde bat eginik

Bizkaie! 2008-07-15 17:13

Oceanako kideek Bizkaiko Golkoan habitata kontserbetako eta itsas espezieak babesteko erreserba edota itsas areak sortzeko helburuagaz itsas hondoko ekosistema desbardinetan egiten ari diran ikerketearen barri emongo dabe.

HAEEK eta Euskaltzaindiak alkarlanerako hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2008-07-15 15:53   Euskerea berbagai

Besteak beste, bi erakundeek Administrazino eta Zuzenbide arloan batera jardungo dabe, eta Euskaltzaindiak sortuko dauen Administrazinoa eta Zuzenbide Hiztegia lantaldean HAEEk parte hartuko dau.