Gatibuk bigarren kontzertu bat emongo dau Bermeoko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2011-01-19 14:13   Musikea

Kontzertua, zezeilaren 12an, gaueko 22:00etan hasiko da eta sarrerak Bermeoko Kafe Antzokian, Luma liburu-dendan, Gernikako Ospa tabernan eta www.kulturalive.com atarian eskuratu ahal izango dira 10 euroan.

Joandako zapatuan, urtarrilaren 15ean Gatibuk Bermeoko Kafe Antzokian jo eban sarrerak aspladi agortuta egozala eta kontzertu horrek izan dauen arrakastea ikusita, bigarren zuzeneko bat eskaintzea erabagi dau taldeak.

Pasa dan asteko kontzertuan Kafe Antzokia jentez ganezka egon zan eta, antolatzaileek jakinarazo dabenez, asko eta asko izan ziran sarrera barik geratu ziranak. Hori dala eta, zezeilaren 12an bigarren zuzeneko bat emongo dabe Alex Sardui eta bere taldekideek.

Gaueko 22:00etan hasiko da kontzertua eta sarrerak Bermeoko Kafe Antzokian, Luma liburu-dendan, Gernikako Ospa tabernan eta www.kulturalive.com atarian eskuratu ahal izango dira 10 euroan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu