Donostiako Zinemaldiak bat egin dau Jafar Panahi eta Mohammad Rasoulof zinemagileen atxiloketen kontrako protestakaz

Bizkaie! 2011-01-19 13:20   Barriak

Mundu osoan egindako zinema erakusteko plataforma legez, Donostiako Zinemaldiaren ustez, 'jazoera gaitzesgarri hau adierazpen askatasunaren eta bi zinemagileen eskubide indibidualen kontrako eraso latza da'.

Donostiako Zinemaldiak babesa eskaini deutse Jafar Panahi eta Mohammad Rasoulof zinemagileei, Irango Errepublika Islamiarreko Gobernuak sei urteko kartzela eta 20 urteko inhabilitazino edo desgaikuntza zigorra ezarri ostean biei.

Mundu osoan egindako zinema erakusteko plataforma legez, Donostiako Zinemaldiaren ustez, 'jazoera gaitzesgarri hau adierazpen askatasunaren eta bi zinemagileen eskubide indibidualen kontrako eraso latza da'.

Jafar Panahi Donostiako Zinemaldian izan zan 2001. urtean eta Urteko Film Onenaren Fipresci Sari Nagusia irabazi eban Dayereh / The Circle filmagaitik. Bestalde, Mohammad Rasoulof Sail Ofizialean lehiatu zan 2009. urtean Keshtzar haye sepid / The White Meadows filmagaz eta Panahik be parte hartu eban bertan, muntatzaile moduan. Zinemaldiaren azken edizinoan, Rasoulofek produzidutako beste lan batek, Gesher filmak, hain zuzen, Zabaltegi-Zuzendari Barriak sailean parte hartu eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu