Bizkaiko Diputazinoak euskerearen arloan asoziazionismoa sustatzeko batzordea sortu dau

Bizkaie! 2011-01-18 16:27   Euskerea berbagai

BFAko Gobernu Kontseiluak Euskara Bizia batzordea sortzea erabagi dau, lurraldean euskerearen alde lan egiten daben alkarteak laguntzeko eta euren jarduerak koordinetako. Batzorde hori kide anitzeko erakunde aholku-emoilea izango da, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailari atxikita.

Foru erakundetik adierazo dabenez, honako eginkizun honeek izango ditu, besteak beste: euskerearen alde lan egiten daben alkarteen arteko koordinazinoa eta lankidetzea sustatzea; Aldundiaren jardunari buruzko neurriak proposatu eta bideratzea; gomendioak eta proposamenak egitea, eta alkarte eta erakundeen arteko hartu-emonetarako eta komunikazinorako foro legez jardutea.

Gauzka holan dirala, batzordeko kide izango dira Bizkaiko Foru Aldundiko hiru ordezkari (Kulturako diputadua, Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia eta Hizkuntza Gizarteratzeko Ataleko burua) eta erakunde honeetako ordezkari bana: Eudel, Alkarbide, Azkue Fundazinoa eta euskeraren alde lan egiten daben alkarteak, erakundeak eta persona ospetsuak. Kulturako foru diputaduak berak izentauko ditu alkarteak, erakundeak eta personak, foru agindu bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu