I. Euprel Saria Eugenio Gandiagak jaso dau

Bizkaie! 2011-01-19 16:24   Musikea

Zuzeneko musikea sustatzen daben Euskal Herriko hainbat enpresa batzen dituan elkarte honek sorturiko sari honen bidez, Euskal Herriko musika industria garatzen eta bultzatzen eginiko lana jentaurrean autortu eta eskertu nahi dau Euprelek.

Lehenengo edizinoan, Eugenio Gandiagak jaso dau saria, Getxo Kultur Etxearen zuzendari ohiak, hain zuzen be. Urtero-urtero emongo dan sari honen bitartez jarduera profesional eredugarriak nabarmentzea da asmoa.

Sari emotea Urgoiti Jauregian egindako bazkarian izan da, eta instituzinoetako ordezkariak, kultur programatzaileak, musika kazetariak eta Euskal Herriko kultur arloko hainbat lagun konbidau ditue ekitaldi horretara.

Euprel irabazi asmorik bako alkartea da eta zuzeneko musikearen eremuan mota guztietako lanak egiten dituen Euskal Herriko enpresak hartzen ditu bere barruan: managementa, kontzertu sustatzaileak, agenteak, booking-a, nazinoarteko birak, etab. 2005. urtean eratua, zuzeneko musikeagaz zerikusia daben eremu guztien hobekuntzea dau helburu nagusi, bai erakundeetan, azpiegituretan, espazio eszenikoetan, araudietan, arazo gremialetan, komunikabideetan, etab. eraginez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu