'Neguko Bidaia' Kontzertuen III. Zikloa urtarrilaren 21etik zezeilaren 18ra arteko barikuetan izango da Getxon
2011-01-18 14:33 MusikeaLehenengo kontzertua datorren barikuan, urtarrilaren 21ean, izango da Khantoria antxinako musikako taldearen eskutik. Bere helburua obra barrokoak eskaintzea da eta Ander Barrojalbizek (bibolin barrokoa), Maider Lopezek (biola barrokoa) eta Virginia Gonzalok (klavezin eta organoa) osotzen dabe.
Areetako Andres Isasi Udal Musika Eskoleak (Mesedeetako kalea, 6) Neguko Bidaiak kontzertu-solasaldien hirugarren edizinoa antolatu dau, persona baten gidaritzapean, ganbara-musikatik ibilbidea egitea proposatzen dauen ekimena. Aurreko edizinoetan legez, kontzertuen iraupena ordubetekoa izango da gitxigora behera eta hasierako sarrera eta kontzertuaren ondoren, berbaldia be izango da eta publikoak parte hartu ahal izango dau, errezitaldiari buruzko eretxiakaz eta galderakaz.
Lehenengo kontzertua datorren barikuan, urtarrilaren 21ean, izango da Khantoria antxinako musikako taldearen eskutik. Bere helburua obra barrokoak eskaintzea da eta Ander Barrojalbizek (bibolin barrokoa), Maider Lopezek (biola barrokoa) eta Virginia Gonzalok (klavezin eta organoa) osotzen dabe. Hilaren 28an, Albokak 2.1 proiektua ezagutu ahal izango da, Ibon Koteronen eta Xabier Valleren (Kukuma) albokakaz eta albokoteakaz eta baita Ruben Isasiren (Kukuma, Amaiur..) trikitixa, txirula, perkusino eta programazinoakaz. Zezeilaren 4an, Bilboko Naroa Intxaustiren (ahotsa) eta Getxoko Mario Lerenaren (piano) txandea izango da. Zezeilaren 11n, Maracaiboko Ronner Urbina bibolinjolea eta Maria Alonso-Allende pianojolea entzun ahal izango dira eta Neguko Bidaia zikloari Gintonic laukoteak emongo deutso amaierea zezeilaren 18an. Getxoko Musika Eskolan flauta irakaslea dan Mario Clavelek sortua, saioan Ramon Escobar (Kitarra elektrikoa), David Martín (bajo) eta Eduardo Lazurtegi (bateria) musikariakaz batera izango da.
Kontuak kontu, kontzertuak Andres Isasi Musika Eskolako auditorioan izango dira, 19:15ean hasita; sarrerak 4 euroan egongo dira salgai.
Igaz 5 kontzertu izan ziran eta errezitaldi bakotxera 250 bat lagun hurreratu ziran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!