Zinebiklub eguenean abiarazoko da
2011-01-18 14:52 BarriakDatozen hiru hilebeteotan, eguenero, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Abandoko Barrutiko Udaltegiak, Zinebi 52ko Sekzino Ofizialean lehiatu ziran 53 film eta lehiaketatik kanpo aurkeztutako beste hogei inguru eskainiko ditu, danak be 70 minutu inguruko saioetan batuta.
Astero Zinebi jaialdian programautako dokumentalen eta fikzinozko zinearen emonaldi bat eskaintzen dauen Zinebiklub zikloak eguen honetan, hilaren 20an, berrekingo deutso programazinoari. Datorren apirilera arte, zine espainiarra eta europarra izango dira saio askoren protagonista, baina aukerea izango da beste leku batzuetatik etorritako lanez be gozetako. Herrialde horreen artean dagoz, besteak beste, Estadu Batuak, Kanada, Letonia, Zeelanda Barria, Japonia, Ukraina eta Latinoamerikako hainbat, Argentina, Mexiko, Kuba eta Bolivia, beste batzuen artean.
Hiru hilebete horreetan, eguenero, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Abandoko Barrutiko Udaltegiak, Zinebi 52ko Sekzino Ofizialean lehiatu ziran 53 film eta lehiaketatik kanpo aurkeztutako beste hogei inguru eskainiko ditu, danak be 70 minutu inguruko saioetan batuta.
Euskal zineari eskainita egongo dan eguen honetarako programau diran filmen artean bi izenburu azpimarra daitekez: Asier Altunaren Artalde, Zine Espainiarraren Sari Nagusia Zinebi 2010ean, eta Pedro Riveroren Birdboy, Zine Euskaldunaren Sari Nagusia eta SGAE-k eta Euskal Herriko Gidoilarien Alkarteak emoten daben Euskal Gidoi Hoberenaren Saria. Lan hori Oscar sarietarako aurre-aukeratua be izan da. Alberto Vázquezen Psiconautas eleberri grafikoan oinarrituta dagoan animazinozko film labur hori Oscar sarietarako aurre-aukeratua izan da oraintsu.
Ondorengo saioetan be hainbat lan ikusi ahal izango dira: Bilboko Jaialdiko Sari Nagusia konpartidu eben Jurgis Krasons zuzendari letoniarraren Norit Krupi (urtarrilaren 27an), eta Banu Aksekiren Thermes produkzino belgikarra (zezeilaren 3an).
Urteko lehen hiruhileko honetako emonaldien zikloaren barruan, Fikzinozko lanari emondako Zilarrezko Mikeldi saria jaso eban Fernando Franco zuzendari espainiarraren Les variations Dielman film laburra (martiaren 17an) eta Animazinozko lanari emondako Zilarrezko Mikeldi saria jaso eban Babel (martiaren 17an) produkzino frantsesa be badagoz.
Zinebiklubeko programazinoaren barruan azpimarratu behar dan beste izenburu bat Ring Ring kolonbiarra da (martiaren 3an). Lan horrek UNICEFek emoten dauen saria jaso eban emigrazinoari buruz emoten dauen ikuspegi bereziagaitik. Fred Núñez zuzendariak, konbidapena egiten deutso ikus-entzuleari, telefono publiko batek noiz joko dauen zain egotea baino beste egitekorik ez daben hainbat umeren bizitza aztertzeko, telefono hori baita euren guraso emigranteakaz hartu-emonetan jarteko era bakarra.
Horrezaz gan, Zinebiklubek zine latinoamerikarraren erakusketa bat bere programau dau. Aukeratutako lanen artean azpimarratzekoa da Janaína Marquések zuzendutako Los minutos, las horas (martiaren 24an) produkzino kubatarra. Amerika Latinoko Filmik Hoberenari emondako Zilarrezko Karabela Saria irabazi eban.
Zinebiklub ekimenak hainbat helburu ditu, eta horreetako lehenengoa Bilbok dauen zine eskaintza osotzea da, gure pantailatan oso ohikoa ez dan ikus-entzunezko produkzino motaren programazino egonkorraren bitartez, film laburrak eskainiz (fikzinoa, marrazki bizidunak, dokumentalak, esperimentalak, etab.). Lan horreek egile barrientzat, eskola eta, aldi berean, ezagun egiteko eta saltoa emoteko gune dira.
Kontuak kontu, hiru hilabete horreetan, Zinebiklub, Barrainkuako Udaltegian egingo da, Dolby soinua izango dauen aretoan, eguen guztietan, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrerea dobakoa izanik (aretoa bete arte). Ordutegiei eta programazinoari buruzko informazino guztia Bilboko Udaleko (www.bilbao.net) eta ZINEBIko (www.zinebi.com) webguneetan edo 010 telefono zenbakian jaso daiteke.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!