'Haur Literaturako Mikel Zarate II. Saria 2011': oinarriak

Bizkaie! 2011-01-17 13:17   sariak-autortzak

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, umeentzako irakurgai barriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketea antolatzen dabe, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen oroimenez, ondorengo oinarrien arabera:

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, umeentzako irakurgai barriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketea antolatzen dabe, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen oroimenez, ondorengo oinarrien arabera:


Idazlan mueta

Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskeraz sortutako kontakizunak aurkez daitekez, jatorrizkoak, beste inondik moldatu bakoak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez diranak.


Neurria

Makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikotxa itxita, gitxienez 10 orrialde eta gehienez 50.


Zelan aurkeztu

Hiru ale bialdu beharko dira, agirian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horreekaz batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adierazoko dauena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.


Nora bidali

Idazlanak helbide honetara igorriko dira:
Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria
Aretxalde, 1
48196 Lezama


Epeak

Lanak hartzeko azken eguna 2011ko apirilaren 30a izango da. Epaimahaiak erabagia hartzeko azken eguna, ostera, 2011ko maiatzaren 31 izango da.


Epaimahaia

Leire Bilbao Barruetabeña
Miren Agur Meabe Plaza
Xabier Mendiguren Elizegi

Saria

Sari bakarra emongo da: 3.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren eretxiz gitxieneko kalidadeko lanik ez balego saririk ez litzateke emongo.


Argitaratzea

Elkar etxeak argitaratuko dau nobelea edo ipuin saritua, saria jakinarazoten danetik sei hilabeteko epean, behar diran marrazkiez horniduta. Idazlea izango da lanaren jaubea eta ohiko moduan ordainduko deutsoz argitaletxeak egile-eskubideak.


Saritu bako idazlanak

Saria irabazi ez daben egileakaz hartu-emonetan jarri ahalko da argitaletxea; osterantzean, Datu Pertsonalen Babeserako Legeak dinoena beteko da; baztertutako idazlanen kopiak, barriz, suntsitu egingo dira.

Oinarri honeetan zehaztu bako zalantzarik agertuko balitz, epaimahaiari jagoko argitzea eta, bestela, antolatzaileei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu