Love of Lesbian taldeko abeslariak parte hartuko dau BBK Aretoaren 'Musikalan' jardunaldietan
2011-01-17 14:47 MusikeaLove of Lesbian taldeko abeslariaren saioa, hilaren 20an, 20:00etan hasiko da. Sarrerak BBKren kutxazainetan jaso daitekez 3 euroan BBK-ko txartelak erabil ezkero eta 6 euroan beste erakundeetako txartelakaz.
BBK Aretoak Musikalan jardunaldien beste saio bat antolatu dau urtarrilaren 20rako, eta Santi Balmes Love of Lesbian indie taldeko kantariagaz berba egiteko aukerea izango da. Zelakoak izan ziran taldearen hasierako pausuak zein abestiak sortzeko prozesua eta taldearen bihar-etzirako erronkak azalduko ditu; gainera, abesti akustiko batzuk eskainiko ditu, BBK-ko iturriek jakinarazo dabenez.
1996tik lanean dabilen Bartzelonako taldea da Love of Lesbian, indie pop-rock estiloko abestiak jorratzen dituana. Ingelesez kantautako abestiz osoturiko hiru disko plazaratu zituen hasieran baina, gero, gaztelaniaz abestea erabagi eben eta hizkuntza honetan egin ditue azken hiru diskoak.
Espainiako indie estiloko kritikarentzat talde kuttunenetakoa da, batik bat 2005en Maniobras de escapismo kaleratu eta gero. Honegaz eta hurrengo diskoagaz, Cuentos chinos para niños del Japón izenekoagaz, gaztelaniaz pop musikea lantzen dauen talde garrantzitsuenen artean kokatu ziran.
2009ko martiaren amaieran disko barria atera eben, 1999 (o cómo generar incendios de nieve con una lupa enfocando la luna) izenburukoa, eta diskoa lehen astean Espainiako salmenten zerrenda ofizialeko 33. postura heldu zan. Oraintsu, Rolling Stone musika aldizkari famatuak bi sari emon deutsoz taldeari, talderik onena eta urteko bira onena saritzeko.
Love of Lesbian taldeko abeslariaren saioa 20:00etan hasiko da. Sarrerak BBKren kutxazainetan jaso daitekez 3 euroan BBK-ko txartelak erabil ezkero eta 6 euroan beste erakundeetako txartelakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!