Elliot Murphyk Andoainen, Mungian eta Bilbon joko dau datorren astean

Bizkaie! 2011-01-05 14:53   Musikea

Elliot Murphy musikariak hiru kontzertuko birea egingo dau Euskal Herrian urtarril honetan, eta Andoaineko Bastero kulturgunean, Mungiako Olalde aretoan eta Bilboko BBK Aretoan joko dau, urtarrilaren 14, 15 eta 16an, hurranez hurran. Bilboko kontzerturako sarrerak agortuta dagoz, Producciones Serrano enpresako iturriek jakinarazo dabenez.

Elliot Murphy musikariak hiru kontzertuko birea egingo dau Euskal Herrian urtarril honetan, eta Andoaineko Bastero kulturgunean, Mungiako Olalde aretoan eta Bilboko BBK Aretoan joko dau, urtarrilaren 14, 15 eta 16an, hurranez hurran. Bilboko kontzerturako sarrerak agortuta dagoz, Producciones Serrano enpresako iturriek jakinarazo dabenez.

New Yorkekoa izan arren, Parisen bizi da Elliot Murphy. Musikearen multinazional handienetatik kanpo, askoren ustez rock munduko musikagilerik 'grinatsu, jantzi eta azkarrenetakoa da'. Musikearen munduan jarraitzaile ugari ditu, besteak beste, Peter Buck (REM), Lou Reed, Tom Petty, John Mellencamp eta Elvis Costello. Bere azken diskoetako batean Bruce Springsteenek be parte hartu eban; hain zuzen be, Springsteenek Parisen joten dauen bakotxean Murphy konbidatzen dau eszenatokira igotera.

1973. urtetik hona, Murphyk 30 disko argitaratu ditu eta kritikoek erantzun bikaina emon deutse danei. Etenik barik dabil birak egiten, eta ipuinen bilduma bat eta hainbat hizkuntzatara itzulitako nobela bat -Hotza eta Elektrikoa- be idatzi ditu. The Velvet Underground-en 69 live diskoaren azaleko oharrak be idatzi zituan.

'Literaturea nire erlijinoa da -esan dau Murphyk orain dala gitxi egindako alkarrizketa batean-, baina menpekotasun batek jota nago: rock and rollak'. Halanda be, bere ibilbide artistikoan ez da dana musikea eta literaturea izan, 1972an agerraldi laburra egin eban-eta Felliniren Roma filman.


Olivier Durand

Olivier Durand musikari frantsesa izango dau lagun Murphyk Euskal Herriko agertokietan egingo dauen biran. Durand Le Havren (Frantzia) jaio zan. Herri horretan, rock'n'roll musikariek tradizino luzea daukie. Hain zuzen be, Le Havre aitatzean 'Frantziako Liverpool' ezizena emon izan jako.

Elliott Murphygaz alkartu aurretik, Olivier Durand Little Bob Frantziako rock 'n' roll izarrik ospetsuenetariko baten taldeko gitarra-jotzailea izan zan.

Durandek 11 urte daroaz Elliottegaz joten eta 11 diskotan parte hartu dau: Beauregard, April, Rainy Season, La Terre Commune, Last Of The Rock Stars... and me and you -live-, Soul Surfing, Strings Of The Storm, Never Say Never, Murphy Gets Muddy, Coming Home Again, Notes From The Underground eta Elliott Murphy.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu