Pearl Jam taldeak dokumental bat egingo dau bere 20. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2011-01-10 11:57   Musikea

Pearl Jam taldeak 20 urte beteko ditu 2011. urtean eta hainbat ekintza berezi preparau ditu urteurrena ospatzeko. Deigarriena Pearl Jam Twenty pelikula-dokumentala izango da, Cameron Crowe zinemagileak zuzenduta. Ganera, liburu bat eta soinu-banda bat gehituko jakoz filmari.

Pearl Jam taldeak 20 urte beteko ditu 2011. urtean eta hainbat ekintza berezi preparau ditu urteurrena ospatzeko. Deigarriena Pearl Jam Twenty pelikula-dokumentala izango da, Cameron Crowe zinemagileak zuzenduta. Ganera, liburu bat eta soinu-banda bat gehituko jakoz filmari.

Talde estadubatuarrak bere webgune ofizialean baieztau dau Vs (1993) eta Vitalogy (1994) diskoen berrargitalpenak kaleratuko dituala. Horrezaz ganera, uda amaieran 20. urteurrenaren ospakizunen bat egingo dauela iragarri dau taldeak, baina tokia eta data zehaztu barik.

Urte honetan zaleentzat preparautako lehen opari legez, Seattleko taldeak orain dala hilabete pare bat iragarri eban Live on The Legs kaleratuko ebala, 2003 eta 2010 artean munduan zehar emondako kontzertuetan zuzenean grabautako 18 abestiren bilduma bat.

John Burton taldeko grabazino injineruak grabautako abestiak barriro nahastau eta masterizau ditu Brett Eliason taldearen ohiko kolaboratzaileak, eta urtarrilaren 18an argitaratuko dala aurreikusi da.

Arms Aloft, World Wide Suicide, Animal, Got Some, State of Love And Trust, I Am Mine, Unthought Known, Rearview Mirror, The Fixer, Nothing As It Seems, In Hiding, Just Breathe, Jeremy, Public Image, Spin the Black Circle, Porch, Alive eta Yellow Ledbetter abestiak batzen ditu bildumeak. Eddie Vedder abeslaria buru dauen taldeak 1998an kaleratu eban Live on Two Legs zuzeneko diskoaren jarraipena da Libe on Ten Legs.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu