'Norabide guztiak-Todas las direcciones' dokumentalaren estreinaldia hilaren 14an izango da
2011-01-10 12:02 BarriakGetxoko Udal Gazteria Zerbitzuak antolatutako Wanted 2009 ideien lehiaketea irabazi eban Norabide guztiak-Todas las direcciones proiektua datorren barikuan, urtarrilaren 14an, 19:30ean, estreinauko da azkenik, Andres Isasi Musika Eskolan, Areetan. Proiekzinorako sarrerea dobakoa izango da.
Getxoko Udal Gazteria Zerbitzuak antolatutako Wanted 2009 ideien lehiaketea irabazi eban Norabide guztiak-Todas las direcciones proiektua datorren barikuan, urtarrilaren 14an, 19:30ean, estreinauko da azkenik, Andres Isasi Musika Eskolan, Areetan. Proiekzinorako sarrerea dobakoa izango da.
Aurrestrenaldia pasa dan urrian izan zan Faduran, III.SozialHitz Etorkinen eta Giza eskubideen inguruko topaketearen barruan. Estreinaldi ofiziala abendurako iragarri zan baina atzeratu egin eben.
Dokumentala Leire Muñozek eta Cristian Villavicenciok, Arte Ederretako lizentziatuak eta ikasleak, hurranez hurran, egin dabe. Getxoko auzokide honeek euren lanean edade eta jatorri desbardinetako ikasleen topagunea dan Fadura Institutuko DBHko ikasleen bizimodua erakusten dabe. 'Fadura Institutuko bizitza, gizartean jazoten danaren isla da. Egunez egunekoak oso ikuskera aberatsa erakusten dau, hainbat egoeraren bitartez eta horrek kultur artekotasuna zeharka lantzeko aukerea eskaini deusku. Nerabetasunak bizitzan dauen garrantzia be agirian ixten dau eta baita hezkuntzako zentroak denporeagaz ez dirala horrenbeste aldatzen be. Adibidez honako egoera honeek ikus daitekez: antzerkiko klase baten garapena; matematikako klase bat; 15 urtekoentzako jaia, hau da, alabak gizartean aurkezteko Hegoamerikako ohiko ospakizuna; ikasle batzuen rock kontzertua; lorazaintzako proiektua partaidetza anitzagaz edo atzerriko ikasleentzat euskerea sendotzeko egoten diran klase horreetako bat' zehaztu dabe egileek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!