'Gernika Saria' jasoteko hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2010-12-27 11:00   sariak-autortzak

Gernikako edozein taldek aurkeztu ahal izango dau bere hautagaia, merezimenduen ganeko txosten bategaz batera. Talde bakotxak hautagai bakarra baino ezin izango dau proponidu kategoria bakotxeko. Bi kategoria dagoz: persona edo erakunde anonimoa; eta persona edo erakunde ezaguna.

Bakearen Kulturaren balioak sustatzeko amesagaz, 2011n Gernika Saria nortzuri emongo jaken erabagiteko oinarriak onartu ditue Gernika-Lumoko Udaleko Gobernu Batzarrean. Hautagaiak aurkezteko epea 2011ko urtarrilaren 31n amaituko da.

Gernikako edozein taldek aurkeztu ahal izango dau bere hautagaia, merezimenduen ganeko txosten bategaz batera. Talde bakotxak hautagai bakarra baino ezin izango dau proponidu kategoria bakotxeko. Bi kategoria dagoz: persona edo erakunde anonimoa; eta persona edo erakunde ezaguna.

Gernika-Lumoko Udalak eta Gernika Gogoratuz Fundazinoak 1992an egin eben Bakearen Saria sortzeko lehen hausnarketea, Gernika-Lumotik Bakearen eta Berradiskidetzearen Kulturearen balioak sustatzeko asmoz. Ordutik hona, uribildutik bultzatu dan lanak emoitza onak izan ditu; alde batetik, Gogoratuz Bakearen Ikerketa Zentroa (1987) eta Gernika-Lumoko Bakearen Museoa (1998), bestetik.

Urte honeetan berradiskidetzearen aldeko lana da, besteak beste, azpimarratu beharrekoa. Lan honen emoitzarik adierazgarriena Roman Herzog Alemaniako Errepublika Federaleko presidentearen autorpena dago. Gernika-Lumoko bonbardaketatik bizirik urten eben lekukoei, 1997ko apirilaren 27an zuzendutako gutunaren bitartez, Gernika-Lumoko bonbardaketan Alemaniako Kondor Leginoaren parte-hartzea autortu eta bostekoa luzatu eutsen berradiskidetze legez.

Ganera, nazinoarteko autorpenaren erakusle be izan dau ibilbide honek. Unescok Europako eskualdeko Bakearen Uriak Saria emon eutson 2004ko irailaren 9an.

Uribilduak Bakearen eta Berradiskidetzearen alde egin dauen lanak legitimatu egiten dau, urte honetatik aurrera Bakearen eta Berradiskidetzearen Sariaren aldeko proposamena egiteko, Bakearen Kulturaren balioak sustatuko dituana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu