Bizkaiko eskolarteko idatzizko bertsolari txapelketearen emoitzak jakinarazo ditue

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-05-18 14:01   Bertsolaritzea

Honezkero badakiguz Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketako emoitzak. Juanjo Respaldizaren eskutik ailegau jakuz idatzizkoarenak, bat-batekoak hil honen azkenerantza hasiko dira-eta.

'Nr jntziko znuke? Nr erntzi? Zrgatik?' Udako Ikastaroen inguruko lehiaketea aurkeztu dau UEUk

Bizkaie! 2009-05-18 12:42   Euskerea berbagai

Lehiaketan parte hartzeko, erantzunak komunikazioa@ueu.org helbidera bialdu behar dira, maiatzaren 22a baino lehen.

Egungo piratak 'profesionalizazinorako' bidean?

Angel Dominguez 2009-05-18 12:23   Begi betegarri

Maiatzaren 28ra arte egongo da ikusgai Ibilaldiaren inguruko IbilArte erakusketea

Bizkaie! 2009-05-18 12:04   Kulturea

Galdakaon ospatuko dan Ibilaldia 09gaz batera, eta azken urteotako konpromisoagaz jarraituz, IbilArte Euskal Herriko arte garaikidearen erakusketea be ailegau da. IbilArtek estilo eta teknika desbardinetako euskal artisten lanak batuko ditu maiatzaren 18tik 28ra bitartean Bizkaiko Aldundiaren Foru Agiritegiaren erakusketa aretoan, Bilbon.

Chopper-Bar 'Start' rock bilduma barria

Bizkaie! 2009-05-18 11:59   Musikea

Sorrerearen lehenengo urteurrena ospatzeko, bagilaren 5ean Chopper-bar tabernak disko bat kaleratuko dau, 16 kantuz osoturiko bilduma rockeroa. Horreen artean, kantu ezezagun batzuk egongo dira, diskorako berenberegi sortuak, eta beste zenbait kantu mitiko.

Homofobiaren kontrako Egunaren harian

Bizkaie! 2009-05-15 16:51

EHGAMek bultzaturiko Gay Oroitarriaren inaugurazinoa bihar, hilak 16, izango da Durangon

Oroitarria frankismoaren beste biktimen omenez jarri nahi izan da, baita euskal gay mobimentuaren sorrerearen 33. urteurrena gogoratzeko.

Kultura Kalez Kale: danontzako ikuskizunak maiatzean eta bagilean Bilboko 5. barrutian

Bizkaie! 2009-05-15 16:36   kulturbiz

'Pertsianak bajatuko doguz' lehiaketa originala da aurtengo ekimen barria. Maiatzaren 2 Alkarteagaz alkarlanean, Bilbo Zaharreko komertzioak graffitiakaz apaintzean oinarritzen da. Kaleko artisten lana autortzea dau helburu eta bitartean, auzoko irudiari, irudi deigarriakaz, modernotasun kutsua emotea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Internet bidezko erosketa kopurua nabarmen hazi da

Bizkaie! 2009-05-15 16:26

Urte honetako lehenengo hiruhilekoan Interneten bidez erosi daben Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) bizilagunak 236.000 izan dira, hau da, Internet erabiltzaileen % 24,9, Eustaten datuen arabera. Aurreko hiruhilekoan baino 6.000 gehiago (% +2,7) izan dira, eta 21.000 gehiago 2008ko bigarren hiruhilekoarekin alderatu ezkero, hau da, ia % 10 gehiago.

Bilboko Artelan Berreginen Museoak Museoen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau

Bizkaie! 2009-05-15 15:23   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko Bilboko Artelan Berreginen Museoak Museoen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau domekan, hilak 17, zinea, musikea eta antzerkia buztartzen dituan ekitaldi-sorta baten bidez.

Musikea eta jantzea buztarturik: 'Nora', Mikel Urdangarin eta Traspasos Dantza taldearen ikuskizun barria

Bizkaie! 2009-05-15 11:34   kulturbiz

Musika, berba eta dantza bidezko bidaia hau maiatzaren 23 eta 24an aurkeztuko dabe Gasteizeko Jesus Ibañez de Matauco Antzokian. Hilaren 23an, zapatuan, 18:30ean eta 20:30ean eta 24an, domekan, barriz, 19:30ean.

'Vaya Full', Txapelpunk lekeitiarren laugarren poker-jokoa

Bizkaie! 2009-05-15 11:16   Musikea

'Diskoa entzuten dodanean, bizarrak zutunik jarten jataz, eta beste zeozer be bai. Nire ustez, diskoa osoa da, eta askotarikoa. Hard-core, punk, ska-reggae, danetarik dauka, rantxera antzeko zeozer be bai', dino Iñigitok.

Euskal Birusa alkarteak webgunea jarri dau martxan

Bizkaie! 2009-05-14 18:09

Betan, alkarteak antolatutako ekimenen barri izateaz gan, herriko barriak euskeraz jasoteko aukerea egongo da eta baita alkarteak agitaratzen dauen Drogeteniturri aldizkaria irakurteko be. 'Webgunea egunero eguneratzen ahaleginduko gara', azaldu dabe arduradunek.

Horthy nafarren hirugarren disko luzea plazan

Bizkaie! 2009-05-14 17:46   Musikea

Horthy taldea zuzenean ikusteko hurrengo hitzordua bagilaren 13an izango da, Iruneko Tunk aretoan, Electrorock Jaian, MAMUTH eta MUNLET taldeakaz batera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gotzon Garateren 'New York, New York' liburua berrargitaratu dabe

Bizkaie! 2009-05-14 17:19   Kulturea

Liburu hori idatzi aurretik 18 udaldi emon zituan Gotzon Garatek New Yorken: Bronxeko Fort Apachen lehenengo, eta Manhattanen gero, Harlem eta Washington Bridge ondoan, munduan drogarik gehien saltzen ei dan auzoetan. Idazlearen heriotzearen urtea betetera doanean, Elkar argitaletxeak liburua berrargitaratu dau.

Interneten Mundu Eguna Mungian aurten

Bizkaie! 2009-05-14 14:37

Interneten Mundu Egunaren (Maiatzak 17) harian, ekitaldiak gaur hasi eta domekara bitartean izango dira Mungiako Udal frontoian. Aurten ospakizunak Bizkaira itzuliko dira lehenengo urteetan Bilbo, Tolosa eta Laudiotik igaro ondoren.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Blanca Urgell, Ramon Etxezarreta eta Antonio Rivera Kultura Saileko arpegi barriak

Bizkaie! 2009-05-14 12:38

Patxi Lopez buru dauen Eusko Jaurlaritza barrian sailburu izatea onartu dauen lau independenteetako bat da Blanca Urgell (Rafael Bengoa, Carlos Aguirre eta Bernabe Unda dira besteak).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Energiaz beterik eta jantzarako musikeagaz dator Mamba Beat

Bizkaie! 2009-05-14 11:41   Musikea

Euren estiloa house-funk fusino legez definiduten dabe, 'Acid-jazzaren anaia gazte energikoa, bertsino gaurkotua'. Zehatzago esateko: elektro-house-funk-acid-jazz-latin-disco-ethnic-drum&bass. Taldeak bigarren diskoa aurkeztu barri dau: 'Energia'.

Iñigo, Unai eta Oltz Ruiz de Gordejuela neba-arrebak protagonista BilbaoMusikako Interprete Gazteen Zikloan

Bizkaie! 2009-05-14 11:06   Musikea

Ruiz de Gordejuela neba-arreba gazteak (12 eta 15 urte bitartekoak) birtuosoak dira pianoagaz, biolontxeloagaz eta biolinagaz. Debakoak jaiotzez, euren ama izan zan txikitatik musikeagazko maitasuna erakutsi eutsena

Felix Bilbaoren 'Ipuin-barreka' liburuaren edizino gaurkotua dakar Labayruk

Bizkaie! 2009-05-13 18:51   Kulturea

Idazle ona da Felix Bilbao, baina, ha ta guzti be ez dau besterik ezer idatzi harrezkero. Bizkaieraz idatzitako lanen artean eredugarri dogu. Eta, ahozkotasunari hainbeste begiratzen jakon une honetan, zer ikasi asko dauka liburu honetako estiloak.