Getxoko 6 taldek hartuko dabe parte Izarren Distira III. Galan

Bizkaie! 2010-11-19 15:18   jardunaldiak

Gazteen talentua saritzen dauen lehiaketan eurek preparautako ekitaldia ikusi ahal izango da. Oraingoan Artaza Institutoko bi taldek, Aixerrota Institutoko batek, Fadurako beste batek eta San Nikolas ikastaloko bik hartuko dabe parte. Gazte gehienak 13 urtekoak dira eta jantzan egin, abestu eta bakarrizketaren bat eskainiko dabe.

Hamasei gaztek, sei taldetan banatuta, parte hartuko dabe domekan, zemendiaren 21ean, 19:00etan Izarren Distira Galaren III. edizinoan, Andres Isasi Musika Eskolan, Areetan, Getxoko Udalak antolatutako Euskal Kulturearen XII. Jardunaldien barruan. Sarrerea Kultur Etxean hartu behar da eta konbidapenaren bidez izango da.

Gazteen talentua saritzen dauen lehiaketan eurek preparautako ekitaldia ikusi ahal izango da. Oraingoan Artaza Institutoko bi taldek, Aixerrota Institutoko batek, Fadurako beste batek eta San Nikolas ikastaloko bik hartuko dabe parte. Gazte gehienak 13 urtekoak dira eta jantzan egin, abestu eta bakarrizketaren bat eskainiko dabe.

Nerea Alias aurkezle ezagunak gidatuko dau ikuskizuna eta Txorierriko eta Durangoko Izarren Distira galetan irabazle izan diran gazteek parte hartuko dabe, baita Antzart taldeak eta DJ Novok be. Epai-mahaia Andrea Arrizabalaga Teleberriko aurkezleak, Itsaso Paya aktore eta bertsolari algortarrak eta Lander Otaola Vaya Semanita-ko aktore ohiak osotuko dabe.

Sariak multi-abentura ekintzak lagunakaz edo ikasbidaiarako diru-laguntzinoa, hainbat partida Lasergunean eta afaria lagunakaz eta liburutan eta diskotan gastetako bono bana.


Bestelako ekitaldiak

Zemendiaren 20an, pintxo tailerra izango da Sendiren eskutik, 5 urtetik gorakoei zuzenduta.

Datorren astean, hilaren 22tik 24ra Graffiti ikastaroa izango da 14 urtetik 17 urte bitarteko gazteentzat, Bizarra Lepoan alkartearen eskutik. Izena emotea 667 540 241 telefono zenbakian edo info@bizarralepoan.org helbidean egin leikie interesatuek.

Hilaren 24an, barriz, Getxo Akordaten naz II dokumentalaren berrestreinaldia eta www.ukaldizkaria.biz gunearen aurkezpena izango dira Algortako Kasinoan, 20:00etan hasita, dobako sarrereagaz. Hurrengo egunean Hilobiko isiltasuna nobela baltzaz Julen Gabiria itzultzaileagaz berba egiteko aukerea izango da Aldai Patronatuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu