Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariek bertsoz bertso kontauko dabe Deustuko historia

Bizkaie! 2010-11-22 14:52   Bertsolaritzea

Ekitaldia Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Deustuko Berbaizu Euskera Alkarteagaz alkarlanean antolatutako 'Deustura udazkeneko kultura' ekimenaren barruan dago. Ekimena joan dan zemendiaren 12an hasi zan eta hilaren 30ean amaituko da.

Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariek Deustu auzo bilbotarraren historia kontatuko dabe bihar, bertsoz-bertso azalduko baititue Deustua: mende bateko irudiak izeneko argazki-erakusketan dagozan auzoko argazki zaharrak.

Ekitaldia Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Deustuko Berbaizu Euskera Alkarteagaz alkarlanean antolatutako 'Deustura udazkeneko kultura' ekimenaren barruan dago. Ekimena joan dan zemendiaren 12an hasi zan eta hilaren 30ean amaituko da. Euskal kulturearen eta euskerearen arloan erreferentziazko programa bihurtzeko helburuz sortu da, Bilbon euskal hiztun gehien dituan barrutian garatuko baita.

Bertsolarien saioaz gan, programearen barruan musika kontzertuak, antzerki ikuskizunak, zine emonaldiak jatorrizko bertsinoan (ingelesez) azpi-tituluak euskeraz izanik, poesia errezitaldiak, hezkuntza tailerrak edo magia ikuskizunak izan dira.

Abenduaren 16ra arte bisitau ahal izango dan Deustua: mende bateko irudiak erakusketea be Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dau, ondarea ezagutarazoteko Bilbao Izan programearen barruan. Erakusketa horren bitartez, uriko barruti horretako ondare kulturala, urigintzakoa eta sozio-ekonomikoa hurreratu gura jake uritarrei, aspaldiko argazkien bidez.

Deustua: mende bateko irudiak erakusketeak Txema Luzuriaga historiagileak eta erakusketako komisarioak batutako 110 argazki erakusten ditu, bi eszenatokitan banatuta: San Pedro plazako kioskoan, Bilbogaz bat egin aurretik eleizatea zelakoa zan erakusten dauen erakusketa tematikoa dago, eta Levante plazako eszenatokian, urte haretatik aurrera auzoek (San Inazio, Elorrieta, Arangoiti, Erribera, Ibarrekolanda, Sarriko eta San Pedro) izan daben garapena erakusten dau.

Bidarteko eta San Inazio-Ibarrekolandako udaltegiek eta Bidarte merkataritza-guneak telebista pantailak izango dituen hiru stand jasoko ditue. Pantaila horreetan Deustua Zaharreko beste 150 argazki proiektauko dira. Horrezaz gan, bideo bat egitea be aurreikusten da, 1. Barrutiko-Deustuako biztanleen lekukotzak eta oroitzapenak batzeko. Ondoren, udalaren webgunearen (www.bilbao.net) bitartez eskainiko da.

Deustua: mende bateko irudiak uribilduko auzoen eta barrutien historiari buruzko bigarren argazki erakusketea da, igaz Errekalderen ingurukoa egin ostean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu