UPV/EHUk 'Emakumeak eta generoa meatzetan' jardunaldiak antolatu ditu
2010-11-22 09:56Gaur, zemendiak 22, Barakaldoko Meatzeen eta Herri-Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolan, Emakumeak eta generoa meatzetan jardunaldiak hasiko dira, UPV/EHUko Bardintasunerako Zuzendaritzeak antolatuta. Jardunaldi honeek atal bi izango ditue: alde batetik, Emakume injineruak eta asmatzaileak erakusketea, eta bestetik, Enkarni Gómez UPV/EHUko irakasleak emongo dauen Zientzia eta generoa. Meatzeen kasu berezia tailer-ikastaroa.

Gaur, zemendiak 22, Barakaldoko Meatzeen eta Herri-Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolan, Emakumeak eta generoa meatzetan jardunaldiak hasiko dira, UPV/EHUko Bardintasunerako Zuzendaritzeak antolatuta. Jardunaldi honeek atal bi izango ditue: alde batetik, Emakume injineruak eta asmatzaileak erakusketea, eta bestetik, Enkarni Gómez UPV/EHUko irakasleak emongo dauen Zientzia eta generoa. Meatzeen kasu berezia tailer-ikastaroa.
Erakusketan kartelak eta bideo emonaldiak ikusi ahal izango dira, lehenengo, zemendiaren 22tik 26ra bitartean, Barakaldoko Meatzeen eta Herri-Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolan eta, ondoren, zemendiaren 29tik abenduaren 3ra, Donostiako Eskola Politeknikoan. Tailer ikastaroa, bestalde, Barakaldon egingo da zemendiaren 22an eta 25ean.
Pentsau ez arren, emakumea betidanik egon da meatzeagaz loturik, seguru asko lehen gizakiaren aroan lokatzaren eta beste mineraleen erabilpena asmau zanetik. Baina jarduerea profesionaltasunera eroan zanean, erabili beharreko teknologia modernotik kanpo gelditu zan emakumea. Meatzetan izan dan emakumearen presentziari jagokonez, patriarkatuaren lan banaketa sexuala errepetidu da eta patriarkatuaren genero sistemearen ikuspuntutik maskulinoak diran, hau da, gizonezkoaren abilezi eta baloreak kontsideratuak diran arlo guztietatik baztertuta egon da. Alderantziz, gizarte mailan emakumezkoen gaitasun moduan hartzen diran eta eurentzat aproposak diran lanetan ibili izan da. Guzti honegaz batera lan baldintza eskasak eta emakumeek garatu dituen biziraupenerako estrategiak be badagoz (pobreziaren feminizazinoa).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!