Deustuko Unibersidadeak Zuzenbide Zibilari buruzko hiztegi bat argitaratu dau

Bizkaie! 2010-11-23 14:30   Euskerea berbagai

Deustuko Unibersidadeak Vocabulario de Derecho Civil izenburuko hiztegia argitaratu dau, diziplina hori euskeraz ikastea errazteko asmoz. Hiztegian batzen diran berben euskerazko eta gaztelaniazko itzulpenek 'tresna praktiko eta zehatza' izan gura dabe beren jarduerea bi hizkuntzetan garatu gura daben Zuzenbide Zibilaren profesionalentzat.

Ganera, Deustuko Unibersidadeko iturriek jakinarazo dabenez, testu legalei, berba juridikoei eta Zuzenbidea euskeraz ikasteko eta garatzeko interesgarri diran beste lanei buruzko informazinoa be jasoten dau hiztegiak.

Obrea Zuzenbideko ikasleari be zuzenduta dago, bere unibersidadeko urteetan diziplina horretako berezko terminologia ikasi eta erabil daian. Ganera, itzultzaileentzat eta kazetaritzako profresionalentzat dago pentsauta, bai eta herritarrentzat be.

Hori dala eta, ahal zan neurrian, hiztegiaren erabilerea trabauko daben termino teknikoak, kategoria gramatikalak eta laburdurak ebitau dira. 'Azken batean, Zuzenbidearen esparruetako terminologiari ideiak eta urtenbideak emongo deutsozan hiztegi bat egin gura izan da', Deustuko Unibersidadetik nabarmendu dabenez.

Vocabulario de Derecho Civil Minor sortako zazpigarren liburukia da, eta Deustuko Unibersidadeko Zuzenbide Fakultadeko irakasle diran Esther Urutiak, Andres Urrutiak eta Cesar Gallastegik egin dabe, Arantza Etxeberria terminologoagaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu