Errautsak antzezlana BilBAKen udagoieneko programazinoan

Bizkaie! 2010-11-24 11:28   Kulturea

Artedrama (Bizkaia), Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) eta Le Petit Theatre de Pain (Lapurdi) euskal taldeak proiektu baten inguruan batu dira: Errautsak taularatzea, hain zuzen, 70. hamarkadan jaio eta Itoiz edo Delirium Tremens-en rockagaz hazi zan belaunaldiaren erretratua.

Artedrama (Bizkaia), Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) eta Le Petit Theatre de Pain (Lapurdi) euskal taldeak proiektu baten inguruan batu dira: Errautsak taularatzea, hain zuzen, 70. hamarkadan jaio eta Itoiz edo Delirium Tremens-en rockagaz hazi zan belaunaldiaren erretratua. Antzezlana eguenean, zemendiaren 24, 12:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Leioa-Erandio eremua, Bizkaiko Campusa) egongo da ikusgai. Jon Maia, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek idatzi dabe gidoia.

Ximun eta Manex Fuchs, Ander Lipus, Miren Gaztañaga, Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo dira antzezlanaren aktoreak eta estereotipo bana irudikatzen dabe. Laburpena erraza da: sei lagun herriko plazan batzen dira hil barri dan lagun baten errautsak zabaltzeko. Errautsak zabaltzen hasi baino lehen, alkarregaz eta azkeneko aldiz herriko lekurik inportanteenak bisitetea erabagi dabe: plazea, kanposantua, eskolea, ostatua, gaztetxea... Erritoa atxakia, iraganaren mamuek zelatatuko ditue barriro.

Gaztaroa saltzea da gaia. 'Danok, momentu batean edo bestean, gaztaroko amesak edo utopiak saldu doguz. Azkenean, erritoek, batzarrek edo jazoerek gogorarazoten deuskue hartutako bideak eta eurek emondako aukerak gogorarazoten deuskuez'.

Datozen egunetan, Errautsak antzezlana Zornotzan (Zemendiaren 25ean), Elorrion (26an), Durangon (27an) egongo da ikusgai.


Antzerkia eta laberintoa, Ander Lipus eta Miren Gaztañagaren tailerra

Zemendiaren 23an eta 24an, Ander Lipusek eta Miren Gaztañagak talde lanari eta aktorearen autonomiari buruzko tailer bat eskainiko dabe. Besteak beste, gai honeek jorratuko ditue: bat-bateko saioak eta joku dramatikoak, partitura fisikoa eregitea, aurre-adierazkortasunaren oinarriak, gorputza eta ahotsa eta aktore tradizino batzuk, besteak beste, Japoniko Noh antzerkia, Indiako Kathalaki antzerki-jantzea, e.a. Tailerrak bi saio izango ditu, 16:00etatik 20:00etara, San Francisco Udaltegian (Conde Mirasol, 2).


BilBAKeko programazinoan hurrengo proposamenak ondokoak dira:

- Serbiako Sasa Asentic koreografoak eta Ana Vujanovic teorialariak, esaterako, bost eguneko tailerra emongo dabe, abenduaren 10etik 15era bitartean. Hain zuzen, gorputz pribatuaren eta berau kokatzen dan testuinguru publiko eta politikoaren arteko lotureari buruzkoa izango da tailerra. Bide beretik, My Private Biopolitics lana eskainiko dabe, Fundicion Aretoan, abenduaren 11 eta 12an.

- Jorge Jauregi aktore eta koreografoak, tailer praktiko bat eskaintzeaz gan (San Frantzisko Barruti Udaltegian, zemendiaren 29an eta 30ean), Ember eta La Macanaren Double Track aurkeztuko dau (abenduaren 1ean, Leioa-Erandioko Areto Nagusian).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu