'Euskera 2009, 54, 3' liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak
2010-11-19 15:34 Euskerea berbagaiGaur, zemendiaren 19an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XV. Jagon Jardunaldiak egin ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, gazteak, aisialdia eta euskerearen inguruan. Jardunaldien barruan, Euskera agerkariaren zenbaki barria, Euskera 2009, 54, 3, aurkeztu dau Euskaltzaindiak.
Gaur, zemendiaren 19an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XV. Jagon Jardunaldiak egin ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, gazteak, aisialdia eta euskerearen inguruan. Jardunaldien barruan, Euskera agerkariaren zenbaki barria, Euskera 2009, 54, 3, aurkeztu dau Euskaltzaindiak. Jakina danez, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da. Aldizkariaren hiru zenbaki argitaratzen dira urtero; horreetatik bik -lehenengoak eta hirugarrenak- Akademiaren lanak eta bizitza akademikoa batzen ditue, eta bigarrenak, barriz, ikerketa-lanak eta ekarpen teoriko zein praktikoak. Lehenengo bi zenbakiak urrian aurkeztu ziran.
Euskaltzaindiaren batzar-agiri eta erabagiez gan, liburu honetan, besteak beste, ondoko gaiak jaso dira: Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia; Euskaltzaindiaren 90. urteurrena dala-eta, 2009an Bilbon eta Donostian egin ziran ekitaldiak; Nafarroa Oinez ospakizunaren harian, Etxarri Aranatzen egin zan agiriko bilkurea; edota 2009ko urtarrilean Antonio Zavala, Santiago Ezkerra, Juri Zytsar, Roger Idiart, Mikel Atxaga eta Juan Jose Zearreta euskaltzainen omenez irakurri ziran hilberri-txostenak.
Bestalde, Euskaltzaindiaren XIV. Jardunaldien aktak argitaratzen dira zenbaki honetan. Jardunaldi horreek Etorkinak eta euskara izenburupean egin ziran igaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!